Hirugarren besoa kendu deutsie ume txinatar bati

Bizkaie! 2006-06-06 02:00

Shangaiko Haurrentzako Medikuntza Guneak jakinarazo dau arrakastaz kendu deutsiela hirugarren besoa bi hilabeteko ume txinatar bati.

Shangaiko Haurrentzako Medikuntza Guneak jakinarazo dau arrakastaz kendu deutsiela hirugarren besoa bi hilabeteko ume txinatar bati.

Ezkerreko beso bigaz jaio zan umea eta bularretik hurren eukana kendu deutsie, gitxien garatuta egoana.

Osasun gune txinar horretako Ortopedia Saileko nagusia dan Chen Bochang doktoreak adierazo dauenez, ‘ebakuntza guztiz arrakastatsua izan da’. Hiru orduz egon dira medikuak lanean besoa kentzeko.

Umetxuak terapia fisiko baten beharrizana eukiko dau orain, geratu jakon ezker besoan indarra berreskuratzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu