Glaziazinoa dator
2006-06-05 02:00Planetaren berotzeak aldaketak eragingo ditu itsas-korrontetan eta izotz aro barria ekarriko dau, mendearen amaieran.
Planetaren berotzeak aldaketak eragingo ditu itsas-korrontetan eta izotz aro barria ekarriko dau, mendearen amaieran. Hori da Tim Flannery zientzialariak eta National Geographic Society erakundeko ordezkariak kaleratutako azken liburuan defendiduten dauen tesia.
The Weather Makers liburuan, atmosferara igortzen dogun CO2 kopurua ez bada bajetan, 2080. urtean Groenlandiako gainazala 4ºC berotu eta Golkoko Korrontea (Ekuadorretik Ozeano Atlantikora ur beroa eroaten dauen korrontea) geratzeko beste ur geza egongo da, Flanneryren esanetan.
Gertakari horren ondorioak laster igarriko ei dira Europan eta Ipar Amerikan eta glaziazino aro barri baten hasierea ekarriko dabe, liburuan adierazoten dauenez.
Aldaketa horreen benetako garrantzia ulertzeko, Golkoko Korrontearen azken geldialdia ekarri dau gogora idazleak. Orduan, orain dela 12.700 urte, Herbeheretako tenperaturea zero azpitik 20ºC-koa zan eta Frantziako erdialdean tenperatura siberiarrak egozan. Ganera, Ozeano Atlantikoko emankortasun biologikoa % 50 bajatuko da eta %20 mundu osoko ozeanoena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!