International PENek 72. kongresuari hasierea emon deutso
2006-05-23 02:00PEN alemandarrari egokitu jako aurten International PEN kongresua antolatzea eta ez dau txikira jokatu. Gitxitan batu da horrenbeste gonbidatu, ordezkari ofizial eta partaide PEN bilkura batean. Igaz 400 kide inguru batu baziran be Esloveniako Bled uri ederrean, aurten 500etik gora dira Berlinen batutakoak.
PEN alemandarrari egokitu jako aurten International PEN kongresua antolatzea eta ez dau txikira jokatu. Gitxitan batu da horrenbeste gonbidatu, ordezkari ofizial eta partaide PEN bilkura batean. Igaz 400 kide inguru batu baziran be Esloveniako Bled uri ederrean, aurten 500etik gora dira Berlinen batutakoak.
Zuzendaritza Batzordearen lana domekan hasi zan eta beste batzorde bik (Writers in Prison eta Writers for Peace) astelehenean ekin eutsen lanari, baina hasiera ofiziala gaur izan da, Jiri Grusa presidentearen eta Günter Grass idazlearen eskutik. Hasiera honek abiapuntua ezarri dau ordezkarien batzarrari ekiteko.
Astelehen arratsaldean, barriz, Berlingo Udaletxeko Rotes Rathaus-en eskaini eutsen ondoetorria ehun herri baino gehiagotik eta ehunetik gora zentruetatik heldutako idazleei. Idazleen egunotarako agendea luzea da, ordezkarien asanbladatako lanaz gan, bost batzordetan be saiatuko diralako, aurretik aitatutako bi batzordeetan eta beste hiruretan be bai: Writers in Exile, Translation and Linguistic Rights eta Women Writers, zapatura arteko epean.
Talde honeei guztiei gehituko jakez, onartuak izan ezkero, International PENera sartzeko aurten eskaera egin daben taldeak: Afrikaans, Udmurtian, Jamaika, Jordania eta Uruguay.
Beste gai batzuen artean, Zuzendaritzearen barritzeari be ekingo deutse, eta ia segurua da Toni Morrison idazle iparramerikarra eta Nobel sariduna presidenteorde barri izentatua izango dala.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!