Getxoko XXIII. Eskulangintza Azokea

Bizkaie! 2006-05-17 02:00   Kulturea

Maiatzaren 26tik 28ra egingo da aurten Areetako Geltoki Plazako karpa itzelaren azpian.

Maiatzaren 26tik 28ra egingo da aurten Areetako Geltoki Plazako karpa itzelaren azpian Getxoko XXIII. Eskulangintza Azokea. Bertan, 99 artisau batuko dira eta Ibaiondo kalean jarriko daben gastronomia-gunean beste 14 artisau izango dira. Azokeak goizeko hamaiketan zabalduko ditu ateak, eguerdira arte. Arratsaldez, bostetan zabaldu eta bederatziak arte egongo dira ikusgai erakusmahaiak. Sarrerea 2,50 euro pagau behar izango da

Azokan hainbat espezialidade erakutsiko dira: egurra, kristala, narrua, metala, harria, papera, bitxigintzea edota galdaragintzea, besteak beste.

Aurten, Euskal Herri osotik etorritako eskulangileez gan, Bartzelona, Lleida, A Coruña, Asturias, Palentzia, Leon, Segovia, Madril, Pontevedra, Cuenca, Ciudad Real, Zamora, Zaragoza, Soria, Kantabria, Toledo, Huesca, Tenerife, Granada, Kordoba, Cadiz eta beste hainbat lekutatik etorritako eskulangileak be izango dira Getxon. Ganera, Irlandatik, Portugaletik, Italiatik, Frantziatik eta Argentinatik etorritako artisauek be hartuko dabe parte azokan.

Aurten, barrikuntza legez, karpearen aurrean egongo dan erakusketea aitatu behar da. Izan be, izen handiko eskulangileak egongo dira bertan euren beharrak jentaurrean egiten: Juan Unzueta (otzaragintzea), Alfredo Latorre (forjaketa artistikoa) eta Jose Pablo eta Enrike Arriaga (tradizinozko egur-taillaketea), besteak beste.

Aurreko edizinoetan legez, lehiaketea izango da stand eta diseinu onenak saritzeko. Produktuen kalidadea eta postuen aurkezpena eta apaindurea hobetzeko eskulangileek egindako ahalegina sarituko da.

Ganera, urtero erosleen artean egiten dan zozketea be egingo da eta bisitarien artean eskulangintza produktuak banatuko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu