Kutxak bat egingo dau bihar Internet Eguneko ospakizunakaz, bere eragiketa guztien % 46,8 Saretik egiten baitira

Bizkaie! 2006-05-16 02:00

Gipuzkoa Donostia Kutxak, Interneten erabilereari begira, euskal finantza-sisteman dabilzan erakunde tradizionalen artean buruan dagoala erakusteko asmoagaz, bat egingo dau bihar eguaztena, maiatzak 17, Internet Eguna dala eta egingo diran ospakizun danakaz.

Gipuzkoa Donostia Kutxak, Interneten erabilereari begira, euskal finantza-sisteman dabizan erakunde tradizionalen artean buruan dagoala erakusteko asmoagaz, bat egingo dau bihar eguaztena, maiatzak 17, Internet Eguna dala eta egingo diran ospakizun danakaz. Izan be, martiaren 31ra artean, aurrezki-kutxa honek egindako eragiketa guztien %46,8 Sarearen bitartez eginak dira.

Egun sinboliko hau ospatzeko, produktu berezi bat merkaturatu dau Kutxak. Produktu horrek hilebeteko epean % 7ko ordainsaria eskaintzen dau, eta bezeroek Kutxanetetik zuzenean kontratau beharko dabe, baldintza jakin batzuen arabera hori bai.

Kutxak, era berean, bezeroen eskura egongo diran Internet sarbiderako zortzi postu barri instalau ditu beste hainbeste bulegotan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu