Bausch & Lomb-ek ‘ReNu MoistureLoc’ produktua erretirau dau merkadutik
2006-05-16 02:00Antza, produktu horrek zerikusia dauka onddo batek eragiten dituan infekzinoakaz.
Bausch & Lomb konpainia estadubatuarrak lentillak garbitzeko ataratako ‘ReNu MoistureLoc’ azken produktua erretirau dau mundu osoko merkaduetatik. Antza, produktu horrek zerikusia dauka onddo batek eragiten dituan infekzinoakaz.
Ameriketako Estadu Batuetako Botika eta Elikagaien Administrazinoak adierazo dauenez, oraingoz ez dago daturik marka horretako beste produktu batzuk arazo bera eragiten dabenik.
CDC edo Gaixotasunen Prebentzinorako eta Kontrolerako Zentroak adierazo dauenez, AEBetan 122 kutsatze-kasu baieztu ditue; ganera, Bausch & Lombek jakinarazo dau ‘kasu batzuk’ atzemon dituela Europan be.
Produktuak eragindako infekzinoari ez bajako jagokon tratamentua apliketan, betirako lesinoak eragin leikez kornean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!