Txapelketako protagonistak (II)

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2012-03-15 10:40   Bertsolaritzea

Txapelketako protagonistak (I) alkarrizketearen ostean, banatortzue bigarrenagaz. Oraingoan, Galdakaoko basajaunagaz egin genduan legez, Maite Berriozabal (1987) berriztar pertxenta hobeto ezagutuko dogu. Maitek, gaztea izan arren, makinatxu bat urte daroaz gai-jartzaile beharretan.

Txapelketako protagonistak (I) alkarrizketearen ostean, banatortzue bigarrenagaz. Oraingoan, Galdakaoko basajaunagaz egin genduan legez, Maite Berriozabal (1987) berriztar pertxenta hobeto ezagutuko dogu. Maitek, gaztea izan arren, makinatxu bat urte daroaz gai-jartzaile beharretan. Honezkero, arpegi ezaguna da bertso-saioetan eta zelan ez Txapelketetan. BBK Sariketan alkartu garela aprobetxauta, beragaz aspaldi egin beharreko berbaldia dakartzuet Bizkaie!-ko orriotaraino.

Maite Berriozabalek Publizitatea eta Harreman Publikoak ikasi eban eta Gizarte Komunikazioa masterra egiten dabil EHUn. Bertsozale Elkartean gai-jartzaile, komunikazino eta antolakuntza taldeetan be badabil ekinean. Tranpakaz putzitu bako curriculuma da Maiterena eta, halanda be, beharrez ederto betea. Kontu egizu badagoala jentea inoz autotxokeetan montau eta, gero, rallyetan ibili dala eta kopilotu moduan Txus Jaio euki dauela kontetan dauena…

Bada, hementxe daukazue Maite Berriozabali egindako alkarrizketea:


1.- Noz eta zergaitik hasi zinan gai-jartzaile beharretan?

Bertso eskolan hasi nintzan Berrizen, eta bertsotan apur bat saiatu arren, gitxi egiten genduan. Kontu-kontari ibilten ginan bertso-eskolan. Hamabost bat urtegaz elkartean gai-jartzaile ikastaro bat egoala eta, ondo nora ginoiazan jakin barik, ikastarora joan ginan. Handik gitxira Txapel bete bertso ipini zan martxan eta Berrizen egin zan saioetako baten gaiak ipinten animau nintzan. Handik hasi nintzan eskualdeko txapelketan eta BBK Sariketan lehenengo, eta Bizkaiko Txapelketan eta Euskal Herrikoan gero. Konturatu barik pasau dira urte batzuk!


2.- Zenbateko taldea zarie? Hasiko zinien txapelketea preparetan...

Ba, oker ez banago, Bizkaiko Txapelketan aurreko txapelketako bostok egongo gara (Leire Aurrekoetxea, Leire Bilbao, Zuriñe Iarritu, Bernardo Mandaluniz eta ni neu). Udabarrian eskualdeko txapelketak dagoz eta Bizkaiko gai-jartzaile taldea eskualdekoak amaitu ostean batuko gara. Aurreko urteetan egin izan dogun legez, bagil bueltan batzar pare bat egingo doguz, gai-poltsa bat sortzeko asmoz. Eta uda ostean, astero-astero batzartzen hasiko gara gaiak sortu eta saioak betetan joateko.


3.- Bertsolariak gaiakaitik be parau leitekez kanpoan...

Izan leiteke, bai. Txapelketan gaiak eragin handia euki leike bertsolariaren jardunean: batzutan, onerako eta beste batzutan, ez hainbeste. Izan be, txapelketea azterketa baten modukoa da, posible diran gai guztietatik batzuk tokauko jakoz bertsolariari eta horri aurre egitea da bertsolariaren lana. Saiatzen gara gaien zailtasun-maila antzekoa izan daiten, baina bertsolari bakotxa mundu bat da eta gai bera bertsolari bakotxarentzat hobea edo txarragoa izan leiteke. Halanda be, gu ahalengintzen gara gaia ulergarria eta argia izan daiten eta, ahal dala, bertsolariaren lana errazten. Azken baten, gure lana ez da trabak ipintea, egoera bat ahalik eta ondoen deskribidutea baino. Baina bizitzan danean pasetan dan legez, beti ez da dana danen gustukoa izaten.


4.- Inoz pasau jat gai-jartzaile batengan arreta ipini eta urrunera begira dagoala, Platon berbera ikustea oholtza ganean. Hainbeste aldatu al da zuon beharra?

Gai batzuri emoten deutseguzan bueltakaz korronte filisofiko bat sortu ahalko geunke, bai! Kar, kar. Ez dakit gure beharra zenbateraino aldatu dan, baina egia da Bizkaiko Txapelketeak gero eta dimensino handiagoa daukala eta parte-hartzaileak be gero eta preparatuago dagozala. Ezinbestean gai-jartzaileon lana be egoera barrietara egokitu behar da.


5.- Aurreko urteetan konturatu naz gai-jartzaileek glamourra be emoten deutsazuela Txapelketeari...

Txapelketeak emoten deusku glamourra guri! Txapelketako antolaketa-lanetan dabilzen danei esker eta parte hartzen daben danek egiten dabe txapelketa hain glamourosoa.


- Bidaiatzeko leku bat: India.
- Biziteko leku bat: Euskal Herriko herri txiki bat.
- Hobby bat: Jente eta leku barriak ezagutzea.
- Bertsolari bat: Plaza barreka ipinteko gai dan edozein.
- Musika talde / abeslari bat: Mikel Laboa.
- Liburu bat: Karmele Jaioren Musika Airean.
- Mania bat: Gaur egin leitekeena bihar egitea.
- Gorroto dozu: Handikeria.

Ez dakit Maite Athleticzalea izango dan, baina bere erretratuari tuning apur bat egin deutsat. Tituluen bat irabazi arte, bera izango da gabarrearen jagolea.

Mila esker Maite eta Aupa Athletic!

Erantzunak

Kopilotoa 2012-03-17 03:13 Erantzuna | #1

ari ari ari, TOKERO LEHENDAKARI!! Aparte Esne, gorantziek Txuseri! KAR KAR KAR!!! ezzztz ostia, brometan diƱostat!KAR!KAR!KAR! bo tunning-makina, ongozak!

tunning-epaile 2012-03-17 11:58 Erantzuna | #2

epaimahaikide-crimina! bertso-saioak epaituten etsakiat, baie alkarrizketak eta (batez be!) photoshop(merke)-tunning-guarriorrak iten gero ta hobeto habil e, Esne!!KK-KAR!KAR!KAR!!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu