Badator Loraldia

Bizkaie! 2016-03-02 10:12   kulturbiz

Apirilaren 9tik 24ra, euskerazko kultur produkzinoaren azken loreek Bilbo uria hartuko  dabe. Esparru artistiko guztietako ikuskizunak izango dira: musikea, jantzak, antzerkia, zinemea, literaturea, bertsolaritzea, performancea... Danetara, 16 egun; 30 ikuskizun baino gehiago; 50 artista baino gehiago; eta hori guztia, 11 lekutan.

Apirilaren 9tik 24ra, euskerazko kultur produkzinoaren azken loreek Bilbo uria hartuko  dabe. Esparru artistiko guztietako ikuskizunak izango dira: musikea, jantzak, antzerkia, zinemea, literaturea, bertsolaritzea, performancea... Danetara, 16 egun; 30 ikuskizun baino gehiago; 50 artista baino gehiago; eta hori guztia, 11 lekutan.

Loraldia  Festibalak euskal kultur produkzinoaren erakusleiho izatetik harago, ekosistemea osotzen daben eragileen (artista, sortzaile, produktore, banatzaile...) arteko alkarlana sustatzeko espazio be izan nahi dau. Holan, Loraldia Kultur Alkarteak eragileakaz batera produzidutako hainbat ikuskizun benetan berezi eta interesgarri aurkeztuko dira, lehen aldiz:

Maite.K (Apirilak 23, Campos Antzokia): Pier Paul Berzaitz gidari dabela, Joxean Goikoetxea, Juhane Dascon eta Kukai jantza konpainiak osotutako taldeak zazpi emakumeren bizitza pasarteak plazaratuko ditu: Inesa Gaxen, Kattalin Agirre, Mentxu Gal, Bizenta  Mogel, Emiliana Zubeldia, Madalena Jauregiberri eta egungo emazte bertsulari zenbaiti  gorazarre egiten  deutso kantua, musikea, irudia eta jantzak buztartzen dituen sentikariak.

Maurizia (Apirilak 17, Campos Antzokia): Arratiako pandero-jotzaile mitikoari eskainitako koreografia dakar Aukeran jantza konpainiak. Euskal Herriko emakume aitzindarietako bat hari gidari, emakume guztiak omendu nahi ditu sustraiak abiapuntu izanik jantza garaikidea eskaintzen dauen lan honek.

Laboa Jazz (Apirilak 16, Campos Antzokia): Mikel Laboaren kantarik ederrenak Ainara Ortegaren eta Maria Berasarteren ahotsetan entzungo doguz, Laboaren beraren piano-jotzaile izan zan Iñaki Salvadorren doinuek eta Anjel Unzuren gitarreak lagunduta; dana jazz giroan.

Shane MacGowanen Gibela (Apirila 22, Kafe Antzokiko Kutxa Beltza): Shane MacGowan The Poges taldeko kantaria izan zan. Unai Elorriaga idazlea bere  bizitzan oinarritu da gidoia osotzeko, eta Gibelurdinek taldeak The Pogesen bersinoak plazaratuko ditu. 

BilBronx (Apirilak 9, Azkuna Zentroa): Kaleko arteak batuko doguz. Euskal Herriko II. Beatbox Txapelketea, Nizuri Tazuneriren  euskerazko rapa, DJ Kanaky, La Basu edota Raycoren (Norte Apache) parte hartzea... Eta guztia ‘barber’ batek ulea mozten deutsun bitartean edota tatuatzaile batek art fusion egiten dauelarik.

● Loraldia Alkartearen produkzinoa dira baita be: Poeta Gorri Horiek!, 11 Kolore Haur Abesbatza, Orhipetik edota Etorkizun Perfektua Balitz.


Ikasleentzat zein familia osoarentzako proposamenak

Loraldia Eskola egitasmoak be lekua izango dau Festibalean. Holan, DBHko ikasleei zuzendutako ikuskizun bi iragarri ditue:

Muxua (Apirilak 20, Arriagako Gelatxuak): Bi ikasle eta irakasle  bat. Hiru ikuspuntu istorio bera kontetako. Tanttaka Teatroaren antzezlan honek  maitasuna, gorrotoa eta indarkeria ditu ardatz. Benetako jazoeretan oinarrituta dago.

Pastorala eta Maskaradak (Apirilak 20, Campos Antzokia): Mixel Etxekoparrek pastoralen eta maskaraden barri emongo jake gazteei, zuzeneko musikeagaz lagundutako berbaldi berezi honetan.

Etxeko txikienen zein gurasoen gozamenerako:

Oihanetik txangoa eta denboraren makina. Alberto Urretxok gidari dauen Euskadi Brass taldeak umeak protagonista bihurtuko ditu. 3 eta 9 urte bitarteko umeek lehenengo tailer bat egingo dabe, eta, ostean, tailer horretan ikasitakoa kontzertuan erakutsiko dabe, guraso zein hurreratu nahi dauen edozeinentzat. 


Badok Geroa kontzertuak

Berria egunkariagaz eta Badok Musika Atariagaz alkarlanean, egungo euskal musikearen ertz desbardinak taularatuko  ditue:

● Maddi Oihenart eta Anari (Apirilak 15, Campos Antzokia): Maddik Doi diskoa aurkeztuko dau, eta Anarik Zure aurrekari penalak. Eta behin giroa berotutakoan... batera kantauko dabe biek.

● Aguxtin Alkgat (Apirilak 14, La Ribera): Kantari baxenafarrak Haizeen meneko bere azken lana aurkeztuko dau, Willis Drummond taldeko zenbait kidek osotutako taldea lagun dauela.

● Enkore eta lagunak (Apirilak 16, Kafe Antzokia): Bilboren bihotzean sortutako taldeak E lan barria aurkeztuko dau, baina ez dira bakarrik egongo. Hainbat lagun batuko jakez eszenatokira...


Elkar dendek be bat egingo dabe Loraldia Festibalagaz:

- Apirilak 14, 19:00etan, Elkar aretoan: 7etan ere bermuta.

- Apirilak 15, 19:00etan, Elkar aretoan: Babeserako kopia.

- Apirilak 21, 19:00etan, Zamudioko atariko Elkar liburudendan: Atertu arte itxaron.

- Apirilak 22, 19:00etan, Iparragirre kaldeko Elkar liburudendan: Petti & Etxeko Uzta.


Thinking football film laburren lehiaketea

Athletic Fundazinoagaz alkarlanean, Thinking Football Film Festival zinema jaialdiak eta Loraldia Festibalak bat egingo dabe film laburren lehiaketa honetan. Euskerazko ikus-entzunezko produkzinoa sustatzea dau helburu.

Sariak:

● Lanik onenak 1.200 euroko diru-saria irabaziko dau.
● Epaimahaiak erabagitako lanak San Mamesen proiektauko dira partidu egunetan, eta egileak konbidatuak izango  dira.

Arauak:

● Gaia: Thinking Football.
● Iraupena: Gehienez 2 minutu (kredituak barne).
● Epea: Lanak aurkezteko azken eguna apirilaren 6a izango da.
● Hizkuntzea: Lanak euskarazkoak izango dira.
● Generoa: Guztiak onartuko dira; fikzinoa, animazinoa, dokumentala...

● Bialketea: Lanak WeTransfer bidez (wetransfer.com) biadu behar dira komunikazioa@loraldia.eus helbidera. Mezuan egilearen izen-abizenak, telefonoa eta lanaren izenburua bidali behar dira.


Bonoa

Bidador Pastorala, Anne Etchegoyen & Biotz Alai Abesbatza, Maurizia eta Maite.K ikuskizunetarako bonoa izango da salgai Elkar dendetan eta webgunean. 50 bono baino  ez dira salduko, 30 euroren truke,  hau da, sarrerak banaka erosita baino  % 40  merkeago. Bonoa apirilaren  1era  arte  egongo da salgai.

Sarrerak

● Sarrerak ikuskizun bakotxa egingo dan aretoko leihatilan edota webgunean erosi ahalko dira.

● Ikuskizun batzuk dobakoak dira baina konbidapena behar dabe. Konbidapenak www.loraldia.eus webgunean eskatu beharko dira.

Loraldiaren babesletza nagusia Bilbao 700 Fundazinoarena da. Baina babesle dira Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko  Jaurlaritzako Kultura Saila eta Laboral Kutxa be. Eta aurten festibalak etxe  nagusi izango dauen  Azkuna Zentroa.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu