Artearen aldeko apustua, Bilbao Art Districtegaz

Dabi Piedra Robledo 2014-10-10 15:07   kulturbiz

Bilbao Art District aurten urriaren 17 eta 18an izango da. Galeriek euren lana erakutsiko dabe, artistakaz topaketak antolatuko dira, kontzertuak entzun ahal izango dira eta tailerretan parte hartu ahal izango da, besteak beste. Oraingoan, ganera, Bilbo erdiguneko arteen barrutitik urten eta Bilbo Zaharreko eta Santutxuko galeriek be parte hartuko dabe. Bizkaiko uriburua artearen eta kulturearen erreferente bihurtzea da asmoa.

Aurtengo denporaldia inauguretako, Bilbao Art District ekimenaren beste edizino bat egingo dabe, urriaren 17 eta 18an. Galeriek euren lana erakutsiko dabe, artistakaz topaketak antolatuko dira, kontzertuak entzun ahal izango dira eta tailerretan parte hartu ahal izango da, besteak beste. Oraingoan, ganera, Bilbo erdiguneko arteen barrutitik urten eta Bilbo Zaharreko eta Santutxuko galeriek be parte hartuko dabe. Bizkaiko uriburua artearen eta kulturearen erreferente bihurtzea da asmoa.

Publiko guztientzako egitaraua preparau dogu, azaldu dau Josune Ariztondo Bizkaiko kultura diputaduak, baina batez be gazteak erakarri nahi geunkez. Izan be, kulturearen eta artearen garapenerako, Bilbao Art Districteko antolatzaileek ezinbestekotzat joten ditue gazteak. Gazteek arteagaz sentiberatzea hartzea nahi dogu, adierazo dau Ariztondok. Marta Ajuria Bilboko Udaleko zinegotziaren esanetan, Bilbo artearen eta kulturearen erreferentzia bihurtzeko, ezinbestekoa da alkarlana. Horregaitik, Bilbao Art District lako ekimenak ezinbestekoak dirala uste dau: Erakunde publikoak, galeristak eta artistak alkarregaz jardun gara egitaraua antolatzen.

Bilbao Art District hilaren 17an eta 18an egingo dabe, Bilbok arte denporaldia inaugurau dau izenburupean. Bertoko eta kanpoko 20 autoreren lana ikusi ahal izango da. Galeria eta arte aretoetan, artisten azalpenak entzuteko modua izango da. Esate baterako, Agustin Ibarrola, Zaloa Ipiña edo Ixone Sadabaren moduko artistak egongo dirala dinoe antolatzaileek. Artista ezagunak eta hasten dagozanak ezagutu ahal izango doguz, dino Ariztondok. Bisitaldi gidatuak, tailerrak eta musika emonaldiak be eratu ditue. Hilaren 17an ,Juan Ajuriagerra kaleko zirkulazinoa zarratuko dabe, Jose Luis Canalen jazz hirukotearen emonaldia eta Maria Rivero eta David Nanclaresen saio akustikoa hartzeko.

Aurtengo nobedadeetako bat da, Bilboko galeria gehienak batzen dituan auzotik kanpora be zabalduko dala Bilbao Art District. Bilbo Zaharreko SC Gallery eta Marzana Gunea eta Santutxuko La Taller sartu dira antolakuntzan eta, Marta Ajuriaren esanetan, pozgarria da hori, artea auzoetan zabaltzen hasi da. Egitarau osoaren barri emoteko, gidea argitaratu dau Bilbao Art Districtek. 15.000 ale baino gehiago atara ditue, euskeraz eta gaztelaniaz. Turismo bulegoetan, galerietan, museoetan eta hoteletan eskuratu daiteke. Informazino guztia konsultetako webgunea be badaukie: www.bilbaoartdistrict.com.

Arte galerietako arduradunek uste dabe, mesedegarria izango dala urriaren 17ko eta 18ko ekimena. Izan be, Juan Manuel Lumbrerasek, Lumbreras galeriako jaubeak ohartarazo dauenez, artearen sektorea egoera latzean dago gaur egun. Artearen merkadua hilda dago, esan dau Lumbrerasek. Bilbon arte galeria asko zarratu behar izan dirala adierazo dau. Lumbrerasen esanetan, kezkatuta dagoz gazteek ez daukielako artera edo beste kultur adierazpide askotara hurreratzeko jokerarik. Gazteak erakarri behar doguz eta, horretarako, gogor lan egin beharko dogu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu