'Gure Lurreko Merkatua'-ak baserritar bizkaitarren produktuak ekarriko ditu Bilbora zapaturo

Bizkaie! 2014-09-26 15:49   Jan edanak

Denporaldiko produktuen azokea da Gure Lurreko Merkatua, Bizkaiko baserritar eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko hartu-emonak sustatuko dituana. Irailaren 27an, izango da lehenengo hitzordua, eta aurrerantzean, zapaturo egingo da, 10:00etatik 15:00etara bitartean, Bilboko Arenalean.

Denporaldiko produktuen azokea da Gure Lurreko Merkatua, Bizkaiko baserritar eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko hartu-emonak sustatuko dituana. Irailaren 27an, izango da lehenengo hitzordua, eta aurrerantzean, zapaturo egingo da, 10:00etatik 15:00etara bitartean, Bilboko Arenalean.

Asteon aurkeztu dabe ekimena Nekazaritzako foru diputadu Irenek Pardok eta Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumorako zinegotzi Mariano Gomezek. Hogei bat produktorek hartuko dabe parte merkatuan. Lurraren eta mahaiaren arteko distantzia gitxitu gura dogu, nabarmendu eben prentsaurrekoan. Bizkaimendi eta Slow Food Bilbo-Bizkaiaren laguntzinoa dauka ekimenak.

Denporaldiko Bizkaiko produktuen merkatu barriak kontsumitzaileek elikagaiak nondik datozan, nork eta zelan lantzen dituan eta fresko konsumiduteko zelan egin ezagutzea ahalbidetuko dau. Modu berean, baserritarrei kultureari eta landa tradizinoari hain lotuta dagozan euren produkzinoei etekina aterateko aukera emongo deutsie. Ganera, tokiko produktuak konsumiduteak inguruaren garapen iraunkorra bultzatzen dau. Izan be, enplegua eta aberastasuna sortzen ditu, azaldu eban Nekazaritzako diputaduak.

Gure Lurreko Merkatua zuzeneko salmentan oinarritutako baserritarren produktu-sarea sortzeko nazinoarteko proposamenaren barruan sartzen da. Zapatuan Bilbon egingo dana lehenengoa da estatdu espainiarrean. Hainbat produktu mueta egongo dira salgai zapatuan, Arenalean: okelea, hestebeteak, esnekiak eta eztia, barazki eta fruta freskoak, konserba begetalak, ardaoak eta txakoliñak, sagardao, ozpinak, ogia, gozokiak eta arrain konserbak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu