Plateruena Kafe Antzokiak '... eta urte askotarako!' kanpainea ipini dau martxan

Bizkaie! 2014-09-23 14:38   kulturbiz

Hamar urte beteten ditu Plateruenak udagoienean. Garagarrilean amaitu eben gogoeta prozesuak ekimena indartu egin dau, baina kultur proiektua ziurtatuta dagoan arren, 250.000 euroko zorra ordaindu behar da aurten. Horretarako, ... eta urte askotarako! kanpainea ipini dabe martxan, herritarrek diru-ekarpenak egiteko.

Hamar urte beteten ditu Plateruenak udagoienean. Garagarrilean amaitu eben gogoeta prozesuak ekimena indartu egin dau, baina kultur proiektua ziurtatuta dagoan arren, 250.000 euroko zorra ordaindu behar da aurten. Horretarako, ... eta urte askotarako! kanpainea ipini dabe martxan, herritarrek diru-ekarpenak egiteko.

Zidarbarritze izeneko gogoeta prozesuaren emoitzak jakinarazo zituan Plateruena Kafe Antzokiak garagarrilean. Plateruenan kudeaketea parte-hartzean oinarritzea erabagi eben, eta sei lerro estrategiko ipini: proiektuaren transmisinoa; alkargunea izatea, alkarteentzako, sortzaileentzako, sortzaile emakumeentzako; emakumeen presentzia; komunikazino bideak ugaritzea; askotariko diziplinak barruratzea; eta, sortzaileentzako babes eta sustapen gunea izatea.

Urteurren osoa zidarbarritzen dabilzala dinoe Plateruenako arduradunek: Durangaldeko sortzaile eta alkarteekaz kultur egitasmoaz gogoetea egin dogu, eta herri-eragileen parte hartzea hobetzeko lan-taldeak sortu; Durangoko Udalagaz be partekatu dogu hausnarketa hori, kulturgunearen kudeaketa bideragarri izan daiten baldintza hobeak adosteko.

Kulturgunearen etorkizuna ziurtatzeko diru ekarpena eginez zein kultur egitasmoak gauzatzeko borondatezko lanean jardunez laguntzeko proposamena egin dabe.

Azpiegituran egindako miloe eta erdiko inbersinotik bankuei oraindino 250.000 euro zor deutsiez- Bost urtean ordaintzeko laguntzea behar dogu, eta lan-taldeetan zein ekintza jakinetan jarduteko boluntarioak, danon artean eguneroko kultur jarduera oparoagaz segisuteko beste urte askoan, azaldu dabe.

Plateruenari laguntzeko hiru modu dagoz: 60 euroko ekarpena urteko, bost urtean; 120 euro urteko, bost urtean; eta, bost egun auzolanean. Trukean, lehenengoek menu txartel bi eta sarrera bi jasoko ditue opari; bigarrenek, lau menu txartel eta beste lau sarrera; eta, azkenengoek, menu txartel bi eta sarrera bi.

Kanpainearen ganeko argibide gehiago gura izan ezkero, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu