Alex Angulo aktore erandiotarra hil da
2014-07-21 10:46 kulturbizAtzo arrastian, 17:30 aldera kotxe istripua izan eban Alex Angulo aktoreak Errioxako Fuenmayor herrian. Kaminotik urten zan kotxea, eta bertan hil zan, Errioxako Gobernuko ordezkaritzeak azaldu dauenez. Bendita Calamidad pelikulearen filmazinora joian, Zaragozara. Bertan behera laga dabe filmaketea.
Atzo arrastian, 17:30 aldera kotxe istripua izan eban Alex Angulo aktoreak Errioxako Fuenmayor herrian. Kaminotik urten zan kotxea, eta bertan hil zan, Errioxako Gobernuko ordezkaritzeak azaldu dauenez. Bendita Calamidad pelikulearen filmazinora joian, Zaragozara. Bertan behera laga dabe filmaketea.
Alex Angulo Erandion jaio zan, 1953ean. Gazte zala hasi zan antzerkingintzan, eta 1981ean egin eban lehenengo pelikulea, Imanol Uriberen La fuga de Segovia lan ezaguna. Ordutik, makinatxu bat filmetan parte hartu eban, tartean, El rey pasmado (1991), Acción mutante (1992), El día de la bestia (1995), El oro de Moscú (2003) eta El laberinto del fauno (2006) lanetan. Telebisinoan be jardun eban, Periodistas, Bertan Zoro eta Detrás del Sirimiri-n, berbarako.
2010ean, Donostiako Zinemaldiko 58. edizinoan Zinemira saria jaso eban Alex Angulok. Urte horretan, ganera, berak parte hartzen eban El Gran Vazquez pelikulea estreinau zan Zinemaldian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!