UEUren 42. Udako Ikastaroak gaur, hilak 30, hasiko dira Eibarren

Bizkaie! 2014-06-30 10:37   kulturbiz

Musikearen erabilerea eta bizipena Ume Hezkuntzan (bagilak 30 eta garagarrilak 1), Literaturearen ahozko baliabideak: zelan kontau ipuinak eta olerkiak umeei (garagarrilak 3 eta 4), Publizidadea euskeratik eta euskeraz: zelan asmau zure erakundearen komunikazinoan (garagarrilak 1 eta 2), Herrigintza eta formakuntza politikoa (bagilak 30) eta NoSQL datu-baseak. MongoDB (garagarrilak 2 eta 3) dira aste honetako ikastaroak.

Udako Euskal Unibersidadearen (UEU) Udako Ikastaroen 42. edizinoa gaur, astelehena, bagilak 30, hasiko da Eibarko Ikastetxe Nagusian, Markeskoa jauregian, hain zuzen be, UEUk prentsa ohar bidez jakinarazo dauenez.

Zehatz esateko, Musikearen erabilerea eta bizipena Ume Hezkuntzan (bagilak 30 eta garagarrilak 1), Literaturearen ahozko baliabideak: zelan kontau ipuinak eta olerkiak umeei (garagarrilak 3 eta 4), Publizidadea euskeratik eta euskeraz: zelan asmau zure erakundearen komunikazinoan (garagarrilak 1 eta 2), Herrigintza eta formakuntza politikoa (bagilak 30) eta NoSQL datu-baseak. MongoDB (garagarrilak 2 eta 3) dira aste honetako ikastaroak.

Era berean, ikastaroakaz batera, zenbait jardunaldi be antolatu ditu UEUk lehenengo aste honetarako. Esangura horretan, garagarrilaren 1ean, Euskal komunikazio eremua: ikerketa eta ekintzarako gure bideen bila. Euskal Hedabideen Behategirantz jardunaldia egingo da, eta garagarrilaren 3an eta 4an, barriz, Agroekologia, ikuspegi sozialetik gizarte eraldaketara izenburukoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu