Bilboko Arriaga antzokiak bisita gidatu antzeztuak eskainiko ditu barriro
2014-06-05 13:04 kulturbizBisita bakotxean, Gurutze Beitia (arrain saltzailea), Maribel Salas (sardinea), Itziar de Unda (txarteldegikoa) eta Alberto Nuñez (foyerreko lorontzia) antzezleak eta Iñaki Maruri (pilotaria) piano jotzailea izango dira, guztiak Enrique Viana tenore, zuzendari eta eszena sortzailearen zuzendaritzapean. Natxo Monterorena da koreografia.
Bilboko Arriaga Antzokia osorik zabalduko da barriro be ikus-entzuleentzat datozen bi asteburuetan, bisita gidatu antzeztuak eskaintzeko, 2013ko irailetik joan dan zezeilera bitartean ekimenak izandako arrakasta handiaren ondoren, sarrerak behin eta barriro agortu baitziran.
Kontuak kontu, antzoki bilbotarreko arduradunek jakinarazo dabenez, goizeko txanda bi eskainiko dira, bat 11:00etan eta bestea 12:30ean, bagilaren 7, 8, 14 eta 15ean, hau da, hile honetako datozen bi asteburuetan. Helduen sarrerek bost euro balioko dabe, eta umeenek bi.
Txantxa eta abesti artean, personaia bereziak izango dira Arriaga erakutsi eta bere historia kontauko dabenak. Zaharra den arren, beti jarraituko dau gazte eta bizirik, ikus-entzuleek, bertan eskaintzen diran ikuskizunez gozetan joaten jarraitzen daben bitartean, adierazo dabe.
Bisita bakotxean, Gurutze Beitia (arrain saltzailea), Maribel Salas (sardinea), Itziar de Unda (txarteldegikoa) eta Alberto Nuñez (foyerreko lorontzia) antzezleak eta Iñaki Maruri (pilotaria) piano jotzailea izango dira, guztiak Enrique Viana tenore, zuzendari eta eszena sortzailearen zuzendaritzapean. Natxo Monterorena da koreografia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!