EHUk igaz tesia leidu eben 359 doktore barriak omendu ditu

Bizkaie! 2014-04-11 16:39   kulturbiz

2013an 184 gizonek eta 175 emakumek irakurri eben tesia EHUn, eta gaur egin dabe izentapen ekitaldia. Iñaki Goirizelaia errektoreak zuzendu dau omenaldia, eta berbaldi nagusia Amurrion jaiotako Herman Uscategui Starbucks enpresako estrategia orokorreko zuzendariak emon dau, Globalización. Euskadi y el mundo izenburupean.

Goirizelaiak azpimarratu dauenez, ekitaldi honen helburu nagusia da doktore barrien lana autortzea. Baina horrezaz gan, gizartearen aurrean euretaz harro gagozala adierazotea be bada asmoa eta gizarteak gaurtik aurrera bere onurarako erabilteko ondasun handia dauela erakustea.

2013an egindako 359 tesietatik, 118 Zientzia Esperimentalen ezagutza-arlokoak izan dira, 83 Gizarte eta Zuzenbide Zientzietakoak; 68 Injinerutza eta Arkitekturakoak; 51 Osasun Zientzietakoak eta 39 Arte eta Humanidadetakoak. Horreetatik, 108 nazinoartekoak izan dira, eta 33 euskeraz aurkeztutakoak. 2011/12 ikasturtearen aldean, nazinoarteko aitamenak % 42 igon dira. Izentapen hori emoten jako nazinoarteko beste ikerketa zentro bategaz alkarlanean egin eta epaimahaian kanpoko ikertzaileren bat daben tesiei.

Horrezaz gan, 2010/11 doktoregoko 35 sari bereziak be banatu ditue. Sariok jasoten ditue nazinoartean izandako garrantziagaitik, zientziari egin deutsien ekarpenagaitik eta modu adierazgarrian jakintza barriaren sorreran lagundu izanagatik nabarmendu diran tesiei.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu