Jasone Osoro da EIEren buru barria

Bizkaie! 2014-03-24 14:43   kulturbiz

Joandako zapatuan, Baionan batu zan Euskal Idazleen Elkartearen batzar orokorra, eta aho batez hartu eben erabagia. Osorok Ander Iturriotzen lekua hartuko dau. Osorok Joxemari Karrere, Pako Aristi, Cristina Lasa, Josune Muñoz, Asier Serrano eta Jon Martin izango ditu bidelagun, alkarteak jakinarazo dauenez.

Joandako zapatuan, Baionan batu zan EIEren batzar orokorra, eta aho batez hartu eben erabagia. Osorok Ander Iturriotzen lekua hartuko dau. Osorok Joxemari Karrere, Pako Aristi, Cristina Lasa, Josune Muñoz, Asier Serrano eta Jon Martin izango ditu bidelagun, alkarteak jakinarazo dauenez. Orain urte bi beragaz batera Zuzendaritza Batzordean hasitako kide gehienek jarraituko dabe taldean, eta horregairik onartu dau postua. Osorok adierazo dau borondatea eta ahalegina jarriko dutala datozen lau urteotan.

Jasone Osoro (Elgoibar, 1971) idazle profesionala da. Informazino Zientzietan lizentziaduna izanik, kazetari lanetan dabil azken urteotan. Telebistan be ibili izan da, aurkezle zein gidoilari, eta urteak daroaz egunkari eta aldizkarietan zutabeak idazten. Lehen literatura lana 1998an kaleratu eban, Tentazioak; hortik aurrera, Bi marra arrosa (2009) liburua da kaleratu dauen azkena.

Tentazioak ipuin liburuak Bilboko Liburu Azokako Zazpi Kale saria jaso eban, liburuaren egunean gehien saldu zan euskerazko argitalpena izateagaitik. 2000. urtean Igartza Bekarako akzesit bat irabazi eban. Beka horri esker, Korapiloak narrazino laburren eta poemen liburua argitaratu eban. Lan horregaz Zilarrezko Euskadi saria jaso eban.

2001ean egin zituan lehenengo pausuak gazte literaturan, Jara nerabearen abenturei buruzko liburuagaz. Aurrerago Jara, bikiak eta bikoteak eta Jara Bartzelonan eta Jara live plazaratu zituan, eta 2009an sortu zan Ezekiel, gazteentzat Osorok asmautako personaia barria. Jararen eta Ezekielen abenturak behin baino gehiagotan nagusitu izan dira Juul sarietan.

2002an, Gipuzkoako Foru Aldundiak emondako beka baten laguntzaz, Bartzelonara joan eta zinema gidoigintzearen ganeko graduostekoa egin eban. Horren emoitzea izan zan 2003an kaleratutako Greta, Osororen lehenengo eleberria.

2009an aurkeztu eban Bi marra arrosa liburuan, bere lehen haurdunaldiaren ganeko kronikea egin eban. Eta, horreez gan, hiru ipuin bildumatan hartu dau parte: Gutiziak (Txalaparta); Euskal idazleen ipuin erotikoak (Txalaparta); eta, azkenik, Bakarrizketan (Alberdania).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu