Euskadiko hizkuntza-industriek 278 miloe fakturau zituen 2013an
2014-03-12 17:33 kulturbizEuskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hizkuntza-industrien sektoreak 277.692.571 euro fakturau zituan igaz, aurreko ekitaldian baino % 0,5 gehiago. Sektoreak 5.058 langile ditu, hau da, Euskadin lanean dagozan biztanleen % 0,63, eta horrek esan nahi dau langile-kopurua % 1,26 areagotu dala 2013aren aldean.
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hizkuntza-industrien sektoreak 277.692.571 euro fakturau zituan igaz, aurreko ekitaldian baino % 0,5 gehiago. Sektoreak 5.058 langile ditu, hau da, Euskadin lanean dagozan biztanleen % 0,63, eta horrek esan nahi dau langile-kopurua % 1,26 areagotu dala 2013aren aldean.
2014rako aurreikuspenak dira enpleguari eustea eta fakturazinoa % 0,87 handitzea. Sektoreak Gipuzkoan eta Bizkaian dauka pisu gehien, bi probintzia horreetan kokatzen baitira EAE osoko establezimenduen % 83. Datu horreek guztiak gaur aurkeztu dira LANGUNEren urteko Asanblada Orokorrean, Donostiako Zientzia eta Teknologia Parkean.
LANGUNEk (Hizkuntz Industrien Aurrekluster Alkartea Euskal Herrian) itzulpengintzan, hizkuntzen irakaskuntzan, eleaniztasunaren kudeaketan eta hizkuntza-teknologietan lan egiten daben 40 erakunde batzen ditu (enpresak, zentro teknologikoak, erakundeak eta unibersidadeetako ikerketa-taldeak). Enpresa alkartuek EAEko hizkuntza-industriaren establezimendu guztien % 10 osotzen dabe.
Horrezaz gan, Asanblada Orokorrean 2014-2017 Plan Estrategikoa aurkeztu da, eta erronka nagusitzat dauka hizkuntza-industriak Euskadiko sektore estrategiko bihurtzea. Helburua da hiru erronka handiri erantzuna emotea industria-sektore honen barruan: enpresetan eleaniztasunaren kudeaketea sustatzea, hizkuntza-teknologiak bultzatzea espezializazino adimenduna lortzeko eta Euskadi beste hizkuntza gitxitu batzuentzako eredu gisa proiektetea.
Fernando Alana LANGUNEko zuzendari nagusiak azaldu dauen legez, sektoreko enpresek eta Alkarteak berak aro barria hasi dabe (2014-2017), eta fase barri horretan, enpresen eta sektoreen arteko lankidetzea giltzarria izango da sektorea sendotzeko eta barrikuntza teknologikoari eta enpresarialari, posizionamendu globalari eta horren dimensinoari eta ikusgarritasunari heltzeko. Esangura horretan, Plan Estrategikoak 27 proiektu garatuko ditu, eta horreetatik, 19k sektoreko enpresen arteko alkarlana eta sektoreko enpresen eta inguruko beste eragile batzuen artekoa aurreikusten dabe. Aitatutako epearen proiektuak garatzeko, 4,6 miloeko aurrekontua kalkulau da.
LANGUNEk ezarritako beste helburuetako bat da nazinoartean erreferentziazko kluster bihurtzea, eta gure inguruaren garapen ekonomikoan eta sozialean estrategikoa izatea, hizkuntza-industrien erronkei erantzuna emonez.
Kontuak kontu, Plan Estrategikoak helburu kuantitatibo honeek ezarri ditu, besteak beste: esportetan daben enpresa alkartuen kopurua eta esportazino horreek fakturazinoan hartzen daben ehunekoa bikoiztea, enpresek I+G+b alorrean % 15 inbertidutea eta LANGUNEk sustatutako barrikuntza-ekimenak hirukoiztea. Era berean, Alkarteak sektoreko fakturazinoaren eta enpleguaren % 40 batu nahi dau, lau urteko epe horretan.
Jardunaldira konbidadu lez bertaratu dira Jorge Gimenez, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzearen Hizkuntza Ikerketa eta Koordinazino zuzendaria, eta Marian Gabilondo, Bic Berrilaneko Barrikuntza Unidadeko arduraduna eta Eusko Jaurlaritzako Industria Sailburuordetzeak LANGUNEri esleitutako mintzakidea. Biek interesa izan dabe hizkuntza-industrien sektoreak sustatu beharreko jarduerak zuzenean ezagutzeko.
Zuzendaritza Batzordea barritzea
Asanblada Orokorrean zehar Zuzendaritza Batzordearen zati bat barritu da, parte-hartzaile barriak baitagoz: Vicomtech-IK4 (IK4 aliantzaren izenean), Iametza Interaktiboa eta Elduaien hizkuntza-eskolea. Elhuyar Fundazinoko Josu Waliñok lehendakari izaten jarraitzen dau, eta MondragonLinguako Begoña Garciak, barriz, Alkarteko lehendakariorde. Josu Waliño LANGUNEko lehendakariak enpresa alkartuei, sektoreko erakundeei eta inguruko eragileei hausnarketa-prozesuan parte hartu izana eskertu deutse.
Jardunaldia amaitzeko, Antoni Mir Clusterlingua Hizkuntza Industrien Kluster Katalanaren zuzendariak eta Iris Cordoba Madrid Plataforma del Español sarearen zuzendariak berbaldia emon dabe. Hizlariek jagoken sektoreetako egoerea azaldu dabe, eta LANGUNEko enpresakaz alkarlanean jarduteko ekimenak proponidu.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!