Maddi Oihenart, Eneko Bidegain, Beñat Achiary eta Nahia Zubeldia, 13. Iparraldea bertan! zikloan

Bizkaie! 2014-02-26 11:56   kulturbiz

Donostiako Koldo Mitxelena kulturguneak eta Euskal Kultur Erakundeak Iparraldea bertan! zikloaren 13. edizinoa aurkeztu barri dabe. Martiko lau egueztenetan antolatu ditue ekitaldiak. Ipar Euskal Herriko kultura aberastasuna ezagutarazotea da antolatzaileen helburu nagusia.

Oskar Alegriaren Hitz-Enea erakusketeak estreinauko dau Iparraldea bertan! egitaraua. Euskal Kultur Erakundeak produzidu dau erakusketea. Ipar Euskal Herriko etxeen izenak dira protagonista. Martiaren amaiera arte egongo dira ikusgai erretratuak. Panelak ikusi gura izan ezkero, hemen. Zezeilaren 27an, 20:00etan, Oskar Alegriak berak eta Sustrai Colinak inaugurauko dabe.

Martiaren 5ean Maddi Oihenarten kantaldia eskainiko dau, Jeremie Garat txelo-jolea lagun dauela. Hurrengo astean, hilaren 12an, Eneko Bidegain idazlea eta irakasleak Lehen Mundu Gerra eta Euskal Herria berbaldia emongo dau. Martiaren 19an, Beñat Achiary eta Philippe de Ezcurrak kontzertua izango da, eta 26an, Nahia Zubeldia eta Manu Matthysena. Ekitaldi guztiak 19:30ean egingo dira, Koldo Mitxelenan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu