Aldaketak dakarz Ken Zazpik 'Phoenicoperus' disko barrian

Dabi Piedra 2015-11-20 13:14   Musikea

Fenix hegaztiaren antzera, bere errautsetatik berbiztu nahi izan dau Ken Zazpik eta, holan, 20 urteko ibilbide arrakastatsuaren ostean,  hutsetik hasi nahi izan dau. Orain arteko inertzietatik kanpo, taldeak bere soinuaren bilaketan sakondu dau, Ricky Falknerren laguntzinoagaz. Phoenicoperus diskoan (Elkar), letrak idazteko kolaboratzaile barriak euki ditue: Harkaitz Cano, Amets Arzallus, Unai Iturriaga eta Lander Garro.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Aki Kaurismaki zinemagile finlandiarra Bilbon dago, Zinebiren Ohorezko Mikeldia jasoteko

Dabi Piedra 2015-11-19 14:19   Barriak

Hiru Ohorezko Mikeldi emongo ditu aurtengo edizinoan Zinebik, Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak. Aki Kaurismaki zinemagile finlandiar ospetsuak jasoko dau horreetako bat, barikuan egingo dan ekitaldian. Agerraldia egin dau Bilbon eta gaur eguneko zinemagintzeari kritikea egin deutso, batez be Hollywoodekoari. Zinebin saria jasotea pozgarria dala eta euskaldunen eta finlandiarren artean antzekotasunak ikusten dituala adierazo dau Kaurismakik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Adur Larrea: 'Gabriel Arestik gauza handiak esaten zituan kopla txikietan'

Dabi Piedra 2015-11-19 13:42   Kulturea

Gabriel Aresti BioGrafikoa eleberri grafikoa aurkeztu dau Adur Larrea irudigileak, Erroa argitaletxearen eskutik. Idazlearen bizitzea alderdi personaletik erakutsi nahi izan dau Larreak irudi eta testuzko biografia horretan. Horretarako, familiaren kontakizunak jaso eta Arestiren obrako pasarte autobiografikoenak aztertu ditu. Egunerokotasunetik abiauta gogoeta sakonak egiteko gauza zan Aresti, Larreak adierazo dauenez.

Euskaldun barriei errekonozimendua, Poziktibity kanpainearen bideo barrian

Dabi Piedra 2015-11-16 12:52   Euskerea berbagai

Euskerearen Nazinoarteko Eguna hur dagoala eta, Poziktibityk bideo barria plazaratu dau, aurtengo laugarrena. Oraingo honetan, euskerea ikastea aukeratu dabenei, euskaldun barriei, omenaldia egin nahi jake, euskereari ezinbesteko aportazinoa egiten deutsielako. Ana Urrutia telebistako aurkezleak parte hartu dau bideoa aurkezteko Bilbon egindako ekitaldian, bera be euskaldun barria dalako.

Patxi Saez: 'Liderrak eta estrategiak behar ditu euskereak orain'

Dabi Piedra 2015-11-16 09:18   Barriketan

Soziolinguistea eta Azpeitiko Euskararen Patronatuko zuzendaria

Bilbo grabaduaren uriburu bihurtu nahi dabe FIG Arte Azokako antolatzaileek

Dabi Piedra 2015-11-13 14:10   Kulturea

Zemendiaren 19tik 22ra, Euskalduna Jauregian, papel ganeko grabaduen eta artearen nazinoarteko azokea, FIG Bilbao, egingo dabe laugarrenez. Bertoko eta kanpoko 60 galersita eta banatzaile baino gehiago batuko dira. Ganera, asteotan, jarduera ugari programau ditue Bizkaiko museoetan. Horregaz guztiagaz, Bilbo eta Bizkaia grabaduaren nazinoarteko erreferentzia bihurtu nahi ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Ur goiena, ur barrena' diskoa plazaratu dau Olatz Zugastik

Dabi Piedra 2015-11-13 13:43   Musikea

Ez da disko asko atara zalea Olatz Zugasti. Horregaitik, proiektu bakotxa mamitsua eta ondo jagondakoa izaten da. Oraingo honetan, Ur goiena, ur barrena diskoan (Elkar), bizitzeari eta ingurukoari buruzko gogoetea dakar Zugastik, harpa doinuak lagun. Beragaz batera, lau musikari gazte ibili dira diskoa grabetan eta zemendiaren 21ean, Bilbon, hasiko dabe zuzeneko birea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskerazko zinemagileen topaleku izango da Lekeitio zemendiaren 22tik 29ra

Dabi Piedra 2015-11-12 13:11   Barriak

Lekeitioko Euskal Zine Bilerearen 38. ekitaldia egingo dabe hilaren 22tik 29ra eta bertan ikusi ahal izango dira euskerazko egile profesional zein amateurren filmak. Proiekzinoak ez eze, berbaldiak, mahai-inguruak, umeen txokoa eta Aitor Mazori omenaldia egongo dira. Ganera, jaialdiaren eragina herri guztira zabaltzeko asmoz, Lekeitioko Udalak eskaparate lehiaketea antolatu dau ostalari eta merkatarientzat.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bere ibilbidean batutako bizipenetan oinarritu dau Alberto Urretxok 'Soinuaren bidaia' diskoa

Dabi Piedra 2015-11-11 13:10   Musikea

Tronboiaren soinutik abiauta, musikan zeharreko biajea proponiduten dau Alberto Urretxok bere lehenengo bakarkako diskoan. Musikea joten hasi zanetik pilotu dituan esperientziak eta sentimenduak musikari handien doinuen bidez erakutsi nahi ditu Soinuaren bidaian (Bapo Bapo). Bartok, Persichetti, Debussy eta beste askoren piezak entzun leitekez. Diskoa aurkezteko zuzeneko kontzertua emongo dau zapatuan, hilak 14, Sopelan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskal industria kulturalei eta sortzaileei laguntzeko lau kanpaina martxan ipini ditue

Dabi Piedra 2015-11-09 12:06   kulturbiz

Eusko Jaurlaritzearen babesagaz abiauko ditue lau kanpainak, Kultura Helburu lelo nagusiaren barruan. Zinema, arte eszeniko, musika eta liburugintzearen arloetakoak dira kanpainak. Euskal industria kulturalari eta sortzaileei bultzadea emon nahi deutsie, produziduten danari ikusgarritasuna emonaz eta publikoa erakarriaz.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Topikoaren atzeko Azkue argitara ekarri dau Jurgi Kintanak

Dabi Piedra 2015-11-05 13:50   Euskerea berbagai

Resurreccion Maria Azkue (Lekeitio, 1864- Bilbo,1951) euskaltzale, ikerlari eta idazlearen inguruko liburua argitaratu dau Jurgi Kintanak, Azkue, bilbotar ezezaguna (Erein). Bilboko Udalaren Unamuno Saiakera Saria irabazi dau. Azkueren lana ezezaguna da, bere sasoiko beste autore batzuenaren aldean eta, ganera, topikoz betetako irudia baino ez jaku heldu. Horri bueltea emotera dator liburua.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Kolaboratzaile ugariren babesa euki dau Josu Bergarak 'Kanta txikien indarra' diskoan

Dabi Piedra 2015-11-03 12:58   Musikea

Hamar abesti barri eta aurreko diskoetako beste lau sartu ditu Josu Bergarak bere lan barrian. Kanta txikien indarra (Taupaka) diskorako, musikari eta artista ugariren laguntzinoa euki dau eta, holan, kantautore izateari itxi barik, banda itxura handiagoa hartu dau bere lanak. Zuzenekoetarako be, formatu txikiko (Bergara eta beste kide bi, akustikoan) eta formatu handiko emonaldiak aurrikusi ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Aurrekoak baino disko neurtuagoa dakar Izaki Gardenak-ek, 'Aurri gara'

Dabi Piedra 2015-11-02 14:17   Musikea

Izaki Gardenak taldearen bigarren disko luzea da Aurri gara (Elkar). Taldearen betiko nortasunari eutsita, kantu eder eta malenkoniatsuak topauko doguz bertan. Koherentziaren bila, taldea, eta bereziki Jon Basaguren abeslaria, neurtuago agiri dira oraingo honetan eta musika-estiloak ez ditue muturrera eroan nahi izan. Gure soinua, 'Izaki soinua', lortu dogulakoan nago, adierazo dau Basagurenek Bilbon egindako aurkezpenean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Pop-rock melodikora jo dau Enkorek hirugarren diskoan, baina arimea manteniduta

Dabi Piedra 2015-11-02 13:45   Musikea

Hamar abestiko bildumea da Enkore talde bilbotarraren hirugarren diskoa, E izenekoa (Baga-Biga). Aurreko lanetako doinuak aldatu ditue eta, oraingoan, pop-rock melodikora gehiago hurreratzen dan soinua dakarre, baina kanta jantzagarriak erabat ahaztu barik. Letretan aurrerapausua egin dau Enkorek, barru-barrutik idatzitakoak dira eta. Edozelan be, E-n Enkoreren betiko arimea gorde dabela ziurtau dabe taldekideek.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Alessandra Torresek Bilboko egonaldian sortutako obrak ipini ditue Bilbao Arten

Dabi Piedra 2015-10-30 12:59   Kulturea

Propriozepzioa izenburuko erakusketea zemendiaren 20ra arte ikusi ahal izango da Bilbao Arteren egoitzan, Urazurrutia kalean. Bilbon egindako sei hileko egonaldian sortutako artelanak erakusten ditu bertan Alessandra Torres amerikarrak. Bere gorputza da lanotako protagonista nagusia, izan be, ingurunea ulertzeko bere gorputz guztia erabilten dau artisteak. Bilbo be bada erakusketan protagonista, Torresen eta uriaren arteko hartu-emona da ardatzetako bat.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Umeentzako lau liburu barri aurkeztu ditu Elkar argitaletxeak, Xaguxar bilduman

Dabi Piedra 2015-10-29 13:48   Kulturea

Unai Elorriagaren 107 kiwi, Esti Vivancoren Eireren egunerokoa, Xabier Mendigurenen Hiru sopranoak eta Arrate Egañaren Patioan dira titulu barriak. Goi mailako ilustratzaileen irudiek lagunduta datoz lau liburuak, Elkar argitaletxeak nabarmendu dauenez. Ume eta gaztetxuentzako bildumea da Xaguxar.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Liburu arraroak zein merkeak topetako aukerea Bilbon, Liburu Zahar eta Aukerakoen Azokan

Dabi Piedra 2015-10-29 13:08   Kulturea

Urriaren 30etik zemendiaren 15era bitartean egingo dabe azokea Bilboko Arenalean. Katalogotik kanpoko liburu merkeak, batzuk euro baten truke, erosteko aukerea egongo da. Baita antxinako aleak eta edizino zaharrak be. 29 liburudendatako ordezkariek ipiniko dabe mahaia. Irakurteko zaletasuna bultzatzea eta liburuak herritarrei hurreratzea dira azokearen helburuak.

Proposamen artistiko barritzaileak gaurtik hilaren 15era Getxoarten

Dabi Piedra 2015-10-28 13:04   jardunaldiak

Praktika Garaikideen Aretoa, Getxoarte, aukera ona da euren ibilbidea hasten dabilzan aktoreak eta publikoa alkarregaz hartu-emonean ipinteko. Zemendiaren 15era bitartean, disziplina ugaritako 30 artistaren lanak erakutsiko dira Getxon. Horrezaz gan, proiektu zabal horren barruan, formakuntza saioak, ume eta gazteei zuzendutako jarduerak, bisitaldiak eta abar eratu ditue. Formakuntzea, sormena eta artelanak erakustea izango dira aurtengo edizinoaren oinarriak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Umeentzako txotxongiloen programazino sendoa, domeketan Bilbon

Dabi Piedra 2015-10-27 12:56   Kulturea

Campos Antzokiak bultzatuta, seigarrenez egingo dabe 'Txotxongiloak igandero' zikloa Bilbon, zemendiaren 8an hasi eta apirilera bitartean. Guztira 20 ikuskizun programau ditue, beti domeketan. Sei urte edo gitxiagoko umeei zuzendutako obrak izango dira, familia guztiarentzako astialdia eskaini nahi dabelako zikloaren antolatzaileek.

»» Ikusi argazki guztiak (3)