Lanonima Imperial taldeak 20. urteurrena ospatuko dau Bilboko Arriagan

Bizkaie! 2006-10-31 01:00   Kulturea

Lanonima Imperial dantza konpainiak bere 20. urtemugea ospatuko dau Bilboko Arriaga Antzokian egingo dan mundu mailako estreinaldi bategaz. Euripidesen ‘Bakanteak’ tragedia greziarrean oinarritua, eta mobimentua, melodia eta irudia buztartuz, ‘A la nit ferida pel raig’ estreinauko da mundu mailan antzoki bilbotarrean zemendiaren 2 eta 3an

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Idoia Belloso: 'Jenteak ez daki produktu ekologikoa zer dan'

Koldo Isusi Zuazo 2006-10-30 01:00   Barriketan

Bakioko Ugarte baserriko Idoiak produktu ekologikoak lantzen eta saltzen ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Gorka Lazkano nagusi Igorren

Bizkaie! 2006-10-30 01:00   Bertsolaritzea

Igorreko Kultur Etxean 350 bat lagun batu ziran eta hurreratutakoak ez ziran damutu bertsolarien beharragaz. Gorka Lazkano eta Joseba Gojenolaren arteko burrukan lehenengoa nagusitu zan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Meabe Garraitzetako itsasargian

Saioa Torre Gereketa 2006-10-27 02:00   Kulturea

Lekeitioko Kale Antzerki Jaialdian ‘Ez zaitez Gernikara joan, Lauaxeta’ antzezlana barruraino sartu jakon igaz Miren Agur Meabe (Lekeitio, 1962) idazleari eta 36ko gerraz idazteari ekin eutson. 'Urtebete itsasargian’ lana da barruko bultzada horren emoitzea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Vespaña: hile bi Espainian zehar Vespa batean (II)

Zigor Aldama 2006-10-27 02:00   Bidaide

Alkarrizketearen lehenengo partean, Ander Izagirre kazetari eta idazleak Espainiaren inguruan dagozan topikoak gogoratu ebazan eta Vespan egindako biajean herrialdea zelan ikusi eban azaldu euskun. Vespea, ibilgailu bat baino, bidaidea izan da Izagirrerentzat. Goazen ba, hur daukagun hori eta, aldi berean, ezezaguna dana aztertzera.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Atom Rhumbaren bolada barria

Bizkaie! 2006-10-27 02:00   Musikea

Aurreko lau diskoak ‘Munster’ disketxeagaz atara ostean, Atom Rhumba bilbotarrek Oihukaren eskutik aurkeztu barri dabe ‘Amateur Universes’ izeneko lana. Orain arte euren izaerea marketan eban musika baltzaren eragina gitxiago igarten dala dinoe taldekideek. Zuzenekoetara begira dagoz eta urtarrilean ekingo deutse bireari.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

R. M. Azkue ikastolea legeztau zaneko 40. urteurrena

Bizkaie! 2006-10-26 02:00   Euskerea berbagai

2006ko urrian bete dira 40 urte gaur eguneko Lauro Ikastolea (lehen R. M. Azkue Ikastolea) legeztau zanetik. Izan be, 1966. urtean, Madrilek, Lehen Hezkuntzea euskeraz irakasteko legezko baimen ofiziala emon eutson Azkue ikastoleari.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Udagoieneko kultur osteratxua

Saioa Torre Gereketa 2006-10-26 02:00

Kulturearen bidez euskerearen erabilerea sustatzeko helburuari indarrez eutsi deutso aurten be Topaguneak eta zazpigarrenez antolatu dau Udagoieneko Ostera kultur egitarau zabala. Benito Lertxundik zabalduko dau egitaraua Barakaldon urriaren 29an eta abenduaren 3an Hortzmuga taldeak zarratuko dau Igorren.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gerra zibileko bide bazterretako istorioak

Bizkaie! 2006-10-26 02:00   Musikea

Non dira 36ko gerra zibilak eroandakoak? Bide Ertzean taldeko Ubeda anaien aitita eta birraitita dira sasoi harEtan fusilautakoetariko bi eta, eurei omenalditxua egin guran, ‘Non dira’ izenburupean plazaratu dabe laugarren diskoa Gaztelupeko Hotsak disketxearen eskutik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

‘Picasso 1937, Historia del Guernica’ antzezlana aurkeztu dau Maskaradak

Saioa Torre Gereketa 2006-10-25 02:00   Kulturea

Espainian Gerra Zibilak inguruak txikitzen ebazan bitartean, Errepublikako hainbat intelektual genozidio horren aurrean munduak eukan jarrera pasiboa salatzeko batzen ziran Parisen. Picasso margolariari horren ganeko obra erraldoi bat egiteko agindua emon eutsen. Orduan hasi zan formea hartzen 'Guernica' artelana eta orain antzerki-obrea aurkeztu dau Maskarada taldeak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Nazinoarteko 26 konpainia eta 50 emonalditik gora, BAD antzerki eta dantza garaikidearen jaialdian

Bizkaie! 2006-10-25 02:00

Urriaren 27tik zemendiaren 5era bitartean, Frantzia, Portugal, Irlanda eta Brasilgo konpainiak Madril, Katalunia eta Valentziatik etorritakoei eta Euskal Herriko taldeen ordezkaritza zabal bati batuko jakez.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Nontzefilm eta Nontzeflash lehiaketak martxan dagoz

Bizkaie! 2006-10-24 02:00   Barriak

Nontzeberri webguneak ‘Nontzeflash IV. Animazio Lehiaketa’ eta ‘Nontzefilm III. Film Laburren Lehiaketa’ antolatu ditu Bilboko Zine Fantastikoren Jaialdiaren (FANT 2007) laguntzinoagaz. Biak martxan dagoz honezkero. Lehiaketak on-line izango dira eta lanik onenak datorren urteko FANT jaialdian egongo dira ikusgai.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Pio Baroja gogoan

Saioa Torre Gereketa 2006-10-23 02:00   Kulturea

Felix Marañaren eta Jose Maria Unsainen ‘Baroja nuestro-Baroja gurea’ liburuaren berrargitalpena aurkeztu dabe Maraña autoreak berak eta Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara zinegotzi Jon Sanchezek Bidebarrieta Kulturgunean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Paperaren burrukea

Asier Madarieta Abertzaletasunaren Museoko Teknikaria 2006-10-23 02:00

‘La Lucha de Clases’ astekari sozialistea

Urriaren 7a Eusko Jaurlaritzearen sorrerearen urteurrena ospatu genduan. Baina egun horrek badauka beste kontu garrantzitsu bat Euskadiko historian. 1894ko urriaren 7an ‘La Lucha de Clases’ aldizkari sozialistaren lehenengo alea argitaratu zan. Gaurko artikuluan, Bizkaia eta Euskal Herriaren historiarako hain garrantzitsua izan dan prentsa tresna horren gaineko zehaztasunak jakingo doguz.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Mundua bere oinetan euki eban pintore bilbotarra, barriro gure artean

Julen Gabirtia 2006-10-23 02:00   Kulturea

Eduardo Zamacois (Bilbo, 1841 – Madril, 1871) nazinoarteko famea lortu eban lehenengo margolari bilbotarra izan zan, eta, halanda be, ez da bape ezaguna. Holako injustiziak izaten dira sarritan artearen munduan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bertsolaritzan bide barriak urratzen

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2006-10-20 02:00   Bertsolaritzea

Bertsolaritzeagaz lotuta bi ekimenen barrigaz natortzue, daborduko bidea urratu eta erantzun polita jaso daben ekimenen kontuagaz: ‘Arrotz-begi’ eta ‘Emetik Bertso Kabareta’.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

‘Velux 5 Oceans’: bakarkako erronkarik handiena Getxotik abiatuko da

Bizkaie! 2006-10-20 02:00   Euskaldunak munduan

‘Velux 5 Oceans’, munduko kirol ekitaldirik gogorrenetakoa (Munduari itzulia, 30.000 itsas milia belaontzian eta bakarka) datorren domekan, urriak 22, abiatuko da Getxotik.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Urgabe: 'Isilean' baina isildu barik

Saioa Torre Gereketa 2006-10-20 02:00   Musikea

Hamaika urteko ibilbidearen ostean eta 'momentu onak eta txarrak pasauta', Urgabe taldeak laugarren diskoa kaleratu dau Oihuka disketxearen eskutik. 'Isilean' izenburua jarri deutse, Agus Barandiaran taldeko buruaren esanetan 'gure etxeetan, isiltasunean egindako kantak diralako'.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskeraz zuzen idazten eta berbetan ikasteko materiala

Saioa Torre Gereketa 2006-10-20 02:00   Euskerea berbagai

Mendebalde Kultura Alkarteak Goi-maila I , Goi-maila II eta Irakurketa ozena Bizkaian lantzeko materialak liburuen aurkezpena egin dau Euskaltzaindiaren egoitzan. Bertan, alkarteko zuzendari Esti Izagirre, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendari Gotzon Lobera eta liburuen egileak egon dira, besteak beste.

»» Ikusi argazki guztiak (4)