Debajazz jaialdiak herri txikietara eroango dau musikea

Bizkaie! 2006-10-11 02:00   Musikea

Afizinoz sortutako Debajazz festibalaren hirugarren edizinoa hastear dago. Urriaren 20an hasi eta 28ra arte, Gipuzkoako Deba bailarako herri txikietan be (Soraluze, Elgeta...) jazz musikea jorratzen daben hainbat taldez gozetako aukerea izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Vespaña: hile bi Espainian zehar 'Vespa' batean (I)

Zigor Aldama 2006-10-11 02:00   Bidaide

Ander Izagirre kazetariak edozein bazterretan topetan dau istorio interesgarriren bat. Behatzaile zorrotza da eta sortzeko ahalmena dauka, planetako bazter ostenduenetan zein Espainiako barrualdeko herritxu txikitxuetan egon arren. Azken horreek 'Vespa' motor batean bisitau ditu 'Vespaña' izeneko proiektuagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Baztarrikak hizkuntza koofizialakaz konpromiso handiagoa eskatu deutso Gobernu zentralari

Bizkaie! 2006-10-10 02:00   Euskerea berbagai

Baztarrikaren eretxiz, Estaduaren hizkuntz politikeak demokraziako azken 30 urteotan onarpen behartua izan dau beste erremediorik ez dagoalako, eta beste hizkuntza koofizialakazko erresistentzia izan dau ezaugarri.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Gernikako zugatzaren azpian

Asier Madarieta Abertzaletasun Museoko Teknikaria 2006-10-09 02:00

José Antonio Agirre lehendakari izentau eben eguneko kontua

Urriaren zazpian ospatu da lehenengo Eusko Jaurlaritzea sortu zaneko hirurogeta hamargarren urteurrena. Hori dala eta, egun horretan jazotakoen barri emoten ahaleginduko gara hurrengo lerroetan.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Pantxoa eta Peio: 'Lurra eta maitasuna gure bizitzako zutabe bi dira'

Saioa Torre Gereketa 2006-10-06 02:00   Barriketan

Berrogei urteko ibilaldiaren ostean, Pantxoa eta Peio bikoteak bakeari, lurrari, maitasunari eta euskereari eskainitako lana aurkeztu dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

The cave of the yellow dog

Joseba Terreros 2006-10-06 02:00   Zinema kritikak

Fikzino eta dokumentalaren arteko film honen erreferentziak onak ziran eta, egia esan, agindutakoa beteten dauela esan beharra dago. Zinea beste erralidade eta mundu batzuk ezagutzeko tresna modura be ulertzen dogunontzat pelikula ezin egokiagoa da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

‘Bat, bi, Manchester’, Irati Jimenezen lehen nobelea plazan

Bizkaie! 2006-10-06 02:00   Kulturea

Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen daben Augustin Zubikarai nobela laburren lehiaketearen bosgarren deialdian irabazi dau idazle mundakarrak Bat, bi, Manchester lanari esker.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

‘Peter Pan eta jaka eskarlata’, ume-heldu eta heldu-umeentzako beste abentura bat

Bizkaie! 2006-10-05 02:00   Kulturea

JM Barrieren Peter Panen magiak jarraipena dauka Geraldine Mac Caughreamen ‘Peter Pan in scarlet’ lanagaz eta mundu mailako klasiko handi honen bigarren zatiaren aurkezpenagaz bat eginik (32 herrialdetan aurkeztuko da), euskerazko itzulpena be plazan dago gaurtik aurrera.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

bbk-ren Literatura Eskolea 06/07

Bbk 2006-10-04 02:00   Kulturea

Literatura Eskolea 2002ko urrian jarri eban abian Larrabetzuko bihotz bakartien klubak. Orduan irakurten ikasi gura genduala aldarrikatu genduan, jakin gura dogula nork noiz non zer zergaitik eta zertarako idatzi eban.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Helduei be zuzendutako umeen literaturea

Bizkaie! 2006-10-03 02:00   Kulturea

‘Txabola terapeutikoa’ lanean gurasorik bako mundua irudikatzen dau Pako Aristik. Protagonistak aitita-amumak eta gaixorik dagoan lobea dira eta aititak umea nagusi legez tratetan dau.

Unai Elorriagaren 'Matxinsaltoen belarriak' lanean heriotzea hur-hurretik jorratzen da, 'askotan umeek helduek atarako ez dabezan ondorioak ataraten dakie-eta' .

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Georgia eta Euskal Herriaren arteko ahots-zubia

Iratxe Ormatza 2006-10-03 02:00   Euskaldunak munduan

Maddi Oihenart, Celine Mounole, Kattalin Indaburu kantariak eta Philippe Albor musikaria Georgian izan dira bira bat egiten. Irailaren 27tik 29ra parte hartu dabe Georgiako Polifoniaren III. Topaketetan eta 30ean eta urriaren 1ean kontzertuak eskaini ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Aldaketearen txapelketea

Saioa Torre Gereketa 2006-10-02 02:00   Bertsolaritzea

Urte birik behin, Bizkaiko bertsozaleek zita berezia izaten dabe: Bizkaiko Bertsolari Txapelketea. ‘Bapatean, Bizkaia’ lelopean, 36 bertsolarik helburu bera izango dabe urriaren 8an hasi eta abenduaren 16an Bilboko Euskalduna Jauregiko egun handira arte: Bizkaiko txapela buruan jaztea.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Jantzea eta ikuskizuna Bilbon, Dantzaldiari esker

Bizkaie! 2006-09-28 02:00   Kulturea

Dantzaldiaren zazpigarren edizinoa aurkeztu barri dabe eta ikuskizunak ate-joka dagoz honezkero. Edizino hau barrikuntza ugarigaz dator eta herrialde bat izango da protagonista nagusia: Kanada.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ondarroa euskal kulturearen ardatz Augustin Zubikarairen omenezko XXI. mendeko Lore Jokoakaz

Bizkaie! 2006-09-28 02:00

Lore jokoak XIX. mendearen erdialdean sortutako mobimentu euskaltzalea izan zan eta, Iparraldean sortu arren, zazpi euskal lurraldeetan zabaldu zan. Orain, antolatutako XXI. mendeko I. Lore Jokoen bidez, Ondarroak euskal kulturearen erronka barriak eta Augustin Zubikarai buztartu nahi ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskerea-alemana-euskerea lehenengo hiztegia plazan

Bizkaie! 2006-09-28 02:00   Euskerea berbagai

Euskerearen eta alemanaren arteko loturea uste baino sendoagoa dala ohartuta, orain dala urte batzuk gogor ekin eutson lanari Elena Martinezek. Helburua ez zan edozelangoa: euskerea-alemana-euskerea lehenengo hiztegia egitea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Une taldeak lehenengo diskoa kaleratu dau

Bizkaie! 2006-09-27 02:00   Musikea

‘Une Nare Eza’ izenburupean kaleratu dau Une taldeak lehenengo diskoa Oihuka disketxearen eskutik. Izenburua bera, berez, deigarria da, hitz joko berezia. Momentu trankilen eza edo bakotasuna esan gura dau eta horreei aurre egin guran edo, azalean lasaitasuna islatu gura izan dabe horretan maisu dan kolore bategaz: zuria.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskal Tonbolea Bizkaian

Bizkaie! 2006-09-26 02:00   Euskerea berbagai

Urriaren amaierara arte, bizkaitarren esku egongo da euskerearen aldeko jokoa. Uda partean Gipuzkoan izan da Tonbolea eta, harrera ona ikusita, jokoa Bizkaira ekarri dau Kontseiluak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Leizarraga eta Testamentu Barria

Asier Madarieta Abertzaletasunaren Museoko Teknikaria 2006-09-26 02:00

1512an, Nafarroako Erregeak ziran Katalina eta Juan Albretekoak euren Erreinuko Hegoaldeko lurretatik alde egin eta Pirinioez bestaldera egin behar izan eben. Aragoiko Fernando ‘Katolikoa’-ren erpeetatik igesean joiazan. Egoerea aldatuko zalakoan, Nafarroa Behereako lurretan ezarri eben euren egoitza.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Beñat Ormaetxea: ‘Bizikleteak engantxau egiten zaitu’

Koldo Isusi Zuazo 2006-09-22 02:00   Barriketan

Aretxondo Jatetxeko sukaldari eta txirrindulari ia profesionala

»» Ikusi argazki guztiak (10)