Unai Basurko: 'azken helburua ez ahaztutea da garrantzitsuena'

Koldo Isusi Zuazo 2007-05-10 02:00   Euskaldunak munduan

'Velux 5 Oceans' estropadea hirugarren amaitu dauen bizkaitarra

»» Ikusi argazki guztiak (10)

Zorionak Unai, Txapeldun

Bizkaie! 2007-05-07 02:00   Euskaldunak munduan

Bakarka munduari bueltea emon deutson 164. itsasgizona da Unai Basurko

Amesa bete da Unai Basurkorentzat. Velux 5 Oceans estropadan (munduari bueltea geldialdi bi eginaz) igazko urriaren 22an Getxotik abiatu, sekulako ekaitzaren ondorioz, konponketak egiteko Getxon eta Vigon porturatu, etapa amaierea izan diran Fremantle eta Norfolken geldialdiak egin eta maiatzaren 5ean, zapatu goizeko 10:00ak aldera heldu zan helmugara portugaletearra.

Unai Basurko: 2006ko Itsasgizonik Onena

Bizkaie! 2007-04-27 02:00   Euskaldunak munduan

Baionako Yates Monte Real Club ospetsuak gaur banatuko ditu 2006ko Belako Sari Nazionalak, kirol honetan nabarmendu diran persona fisiko eta juridikoen lana aintzatesteko. Sarituen artean, Unai Basurko portugaletearra dago, Velux 5 Oceans estropadearen azken etapan, Atlantiko itsosoan Getxora bidean datorren itsasgizona.

Unai Basurko Getxon amaituko dan hirugarren eta azken etapea noiz hasiko zain

Bizkaie! 2007-03-26 02:00   Euskaldunak munduan

Astegoienean, bariku arratsaldeko 19:20an (23:30 UTC) sartu zan portugaletearraren ‘Pakea’ ontzia Norfolken, Australiako Fremantle uritik abiatu eta 68 egun, 11 ordu eta 20 minutuko nabegazinoaren ondoren.

Norfolkera bidean Unai Basurko eta portura bueltan Knox Johnston

Bizkaie! 2007-01-15 01:00   Euskaldunak munduan

Velux 5 Oceans estropadearen bigarren etapea domekan hasi eta daborduko Ingalaterrako Sir Robin Knox-Johnston arazoakaz dabil. 'Saga Insurance' ontziko pilotu automatikoa ez ebilen ondo, eta ondorioz, Fremantleko portura itzuli da konpondu ahal izateko.

‘Pakea’ itsasoan barriro, erabat konponduta

Bizkaie! 2007-01-09 01:00   Euskaldunak munduan

‘Pakea’ belaontzia barriro itsasoratu dau Unai Basurkok, Australiako Fremantleko portuan hiru egunez lehorreko konponketak egin eta gero.

Unai Basurko Australian

Bizkaie! 2007-01-03 01:00   Euskaldunak munduan

Joandako urriaren 22an, Getxoko portutik abiatu eta 72 egun, 7 ordu eta 22 minutu geroago, bart, Euskal Herrian arratsaldeko 19:22 ziranean sartu zan Fremantle, Australia mendebaldeko portuan Velux 5 Oceans estropadearen lehen etapeari amaierea emonaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bernard Stammek amaitu dau Velux 5 Oceans estropadako lehen etapea

Bizkaie! 2006-12-04 01:00   Euskaldunak munduan

Suitzako itsasgizonak 43 egun behar izan ditu Getxotik Australiako Fremantlera bitarteko 12.000 miliak egiteko. Bien bitartean, Golding erretirau egin da ontzian dituan kalteengaitik eta Basurko bizkaitarra aurrera doa ontzian kalte handiak dituan arren.

Hankaz gora barriro Velux 5 Oceans

Bizkaie! 2006-11-24 01:00   Euskaldunak munduan

Goldingek Thomson erreskatau dau eta Basurko aurrera doa lemaren junturearen zuntzak eta kroskoa arrakalatuta Velux 5 Oceans estropadan ez dago bakerik. Alex Thomsonek agur esan deutso estropadeari eta, orain, 6 parte-hartzaile besterik ez dira geratzen.

Suberte txarra Unai Basurkorentzat: Vigon sartu da arazo teknikoakaz

Bizkaie! 2006-10-30 01:00   Euskaldunak munduan

Urriaren 22an, Velux 5 Oceans (Munduari itzulia, bakarka eta geldialdi bigaz, Fremantle, Australia eta Norfolk, AEB) estropadeari ekin eutsenetik, arazoakaz birritan porturatu behar izan dau portugaletearrak

Unai Basurko itsasoan barriro

Bizkaie! 2006-10-27 02:00   Euskaldunak munduan

Unai Basurko (‘Pakea’) eta Graham Dalton (‘A Southern Man-AGD’) barikuan goizeko 10:10ean abiatu dira Getxotik ipar-ekialdeko haizeagaz eta giro ederragaz.

Unai Basurko Getxora heldu da goizaldean

Bizkaie! 2006-10-25 02:00   Euskaldunak munduan

Munduari bira emoten hasi eta hirugarren egunean etxean bueltan dogu portugaletearra benetako urakanak ‘Pakea’ ontziko genova eta trinkete belak apurtuta eta masta be kaltetuta. Edozelan be, kalteak ez ei dira hain larriak eta 48 orduko tartean barriro itsasoratzeko prest egon daiteke.

‘Velux 5 Oceans’: bakarkako erronkarik handiena Getxotik abiatuko da

Bizkaie! 2006-10-20 02:00   Euskaldunak munduan

‘Velux 5 Oceans’, munduko kirol ekitaldirik gogorrenetakoa (Munduari itzulia, 30.000 itsas milia belaontzian eta bakarka) datorren domekan, urriak 22, abiatuko da Getxotik.

»» Ikusi argazki guztiak (3)