Aldana tabernea, Garbiren tabernea
2018-01-23 12:44Ez dira gitxi ni papeletan ikusita harritu diranak. Eta ez, ez da zuzena argazkiaren oinak dinoana. Ez daukat zerikusirik orain 38 urte Alonsotegin jazotakoagaz.
Visca Catalunya lliure!
2017-10-03 12:29Denpora luzean egon naz Catalunyako jazoerei buruz idatzi barik. Honek ez dau esan gura bertan pasetan dana garrantzitsua ez danik. Eta onartu behar dot liluratuta nagola Catalunyatik datorrena ikusten eta irakurten dodanean.
Kirolaren dirua
2017-08-02 21:29Daborduko ofiziala dala dirudi. Paris Saint Germain futbol taldeak 222 miloe euro pagauko ditu Neymar futbolariagaitik. Dirutza galanta, neurribakoa, zoratzekoa...
Marianismoa ez da marianitoak hartzea lakoa
2017-03-20 09:44Marianismoaren sekretua zein dan begibistan dago: Itxaron marianitoa eta txokorra eskuetan bestaldekoek huts egin arte...
Trump gora eta behera
2017-02-23 10:20Ikusiko dogu noraino ailegetan dan Donald Trump, baina ez dakit nik atzerrian bere kontrako mobimentuek eta berbek ez ete daben Trumpen irudia indartuko, ahuldu beharrean.
Dana pikutara gu kenduta?
2017-01-05 17:102016. urtean mundua aldatu egin dala itsuak be ikusten dau...
Haundia, oso haundia,...
2016-06-23 11:37Egia autortu behar dot: hunkitu egin nintzan Zamudioko herri antzerkiko entsaioan egoan jentea inok eskatu barik txaloka hasi zanean. Daborduko 260 persona inguruk parte hartu gure dauala esan leiteke. Zenbakia gora doa. Haundia, oso haundia da hori...
Mundiala Zamudiora datorrena!!
2016-06-14 13:05Antzerkiak zeozelango xarmea daukala ezin da ukatu. Pertsonak oholtza ganetik historio bat kontentan ikusteak zirrarea sortarazoten dau. Aurten, Zamudioko euskera alkarteak, Lagatzuk, modu desbardin baten ospatuko dau herriko euskerearen eguna, Lagatzuren eguna. Hitzordua: bagilaren 25ean, eguerdiko 12:00etan.
Gabarrea???
2016-06-08 15:42Krisialdi ekonomikoaren ganean edota hauteskundeen ganean entzun ez dotazan eztabaidak egun bi honeetan entzun dotaz.
Ruper Ordorika Zamudion
2016-05-09 15:53Lagatzu, Zamudioko euskera alkarteak antolatuta, maiatzaren 8an, Ruper Ordorika oñatiarrak kontzertua eskaini eban Zamudion.
Urna usaina ostera be
2016-04-21 19:29Honeek lau alderdiok pentsetan dabe hilabeteotan agertu daben jokabidea saritu egingo dabela herritarrek urnatan bigarren txandea izango danean. Badakie ondo baino hobeto egoera politikoa ez dala bape egonkorra Espainian eta seguru (edo ia seguru) dagoz hobeto egongo dirala hauteskundeak errepetiduta orain baino.
Berba ta berba ta berba...
2016-03-09 18:18Gurean be hauteskunde usaina kalean dago. Eta ikusiko dogu zelan geratzen dan Legebiltzar barria. Eta, batez be, ikusiko dogu ordurako Espainian gobernurik badagoan ala ez. Belgikan 500 egun baino gehiago emon ebezan gobernu barik alderdien arteko ituna ezinezkoa zalako.
Irabazleak eta galtzaileak
2016-01-24 19:01Gobernua eskuratuta be, 176 diputaduen babesik barik gatxa izango litxake gobernetako lana. Eta egoerea korapilatuteko gogoratu daigun Alderdi Popularrak gehiengo osoa daukala legeei bigarren irakurketea egiteko eratutako Senatuan.
Agur 2015!!
2015-12-31 21:26Ez dot pentsetan nik datorren urtearen hasikerea eta oraingoaren amaierea lar desbardinak izango diranik. Eta seguru nago honeek egoera nahasiok jarraitu egingo dabela. Egunen baten zuzenduko diralakoan, Urte Barri On guztioi!
Astelehenetik aurrera...
2015-12-19 11:18Egia baldin bada PP eta Ciudadanosen artean posible dala gehiengo osoa ataratea Kongresuan, ikustekoa izango da zelan moldatzen diran eskutik helduta eskuin zaharra eta eskuin barria. Eta orain arte politikea espektakulua izan baldin bada, hauteskundeen ondoren hori baino serioagoa izango ete da...