Kirolaren dirua

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2017-08-02 21:29

Daborduko ofiziala dala dirudi. Paris Saint Germain futbol taldeak 222 miloe euro pagauko ditu Neymar futbolariagaitik. Dirutza galanta, neurribakoa, zoratzekoa.

Zer esaten deuskuen ulertzeko, halango diruagaz zer egin leiteken begituten hasi naz: 60 miloe euro balio eban Urdulizen inaugurau barri dan ospitaleak. Beraz, Neymarrek 3,5 ospitalek beste balio dau. Orain urteak inaugurau zan Zamudioko eskoleak 5 miloe euro inguru balio eban. Ondorioz, Neymarrengaitik pagautako diruagaz 44 eskola egin leitekez.  Gasteizeko tranbiak 100 miloe euroko kostua izan eban. Beraz, Neymarren fitxaketearen diruagaz birritan egin leiteke uri txiki baten tranbia.

Zertarako jarraitu? Ha diru kopurua estratosferikoa da, obszenidadearen espilua. Barria etorri izan jaku Angel Maria Villar Espainiako Futbol Federazinoaren presidentea atxilotu dabela jakin eta egun gitxira. Delitu ekonomikoak leporatzen deutsiez, bai berari zein bere semeari. Futbol munduan mobiduten diran asko eta asko Villarren alde agertu dira.

Futbolaren munduan diru piloa kontrol barik mobiduten dala itsuak be ikusten dau. Gogoratu daigun Blatter, Platini, eta beste hamaika futbol agintari lohituta atera dirala kontrol bako dirua dala eta.

Onartu behar dot niretzat ez dala erabateko ezustea izan Villarren ganeko notizia. Poliziak egindako entzuketetan bere boterea botu erosketa sisteman ei dago oinarrituta. Berba larriak dira honeek. Euskal federazinoak Villarren alde egin dau. Seguruenik ez dabe beste erremediorik izango, haren sokakoak diralako.

Baina badago beste kontutxu bat aitatu barik laga gura ez dodana. Sarritan irakurri izan dot euskal futbol federazinoen esku dagoala pausuak emotea Euskal Selekzinoa ofiziala izan daiten. Inork uste dau komenidu jakela agintariei horreenbesteko probetxua emoten ei deutsen sistemea molestetea? Argitaratu dana egia bada (eta hori hamendik eta denpora batera jakingo dogu ala ez) politikan modan dagozan berba batzuk (tramea, kastea…) kirolean erabiltea be egokia izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa