Vega Sicilia

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   Jan edanak
Vega Sicilia muetak Gaur egun upeldegiak 250 hektarea mahatsondo ditu eta urtean 180.000 mila litro produziduten ditu. Lehenengo eta behin, kontuan hartu behar dogu urte guztietan ez dala Vega Siciliarik ataraten. Teknikariek uzta txarra dala erabagiten badabe, urte horretan ez dabe Vega Siciliarik atarako (holan pasau zan 63, 71 edo 78an). Hiru marka merkaturatzen ditue. - Vega Sicilia 'Valbuena' (5 urtekoa): bost urte pasau ondoren merkaturatzen da. Ez dau denpora asko pasetan barriketan eta besteak baino modernoagoa da. - Vega Sicilia ...

Eskoletan euskerearen erabilerea indartzeko abiaburuak (II)

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   Euskerea berbagai


(1) Horretarako, EBPNren Udal eremuen araberako hedapena (2001) kontuan hartzea komenidu da. (2) Testuinguru horretan sakonduz, euskalgintzan indarrean dan printzipioa, hots 'Gitxi gara eta batu beharra dogu' baieztapen erdi-egia gainditzea behar-beharrezkoa da. Izan be, biztanleriagaz alderatuta, hedadura ekonomikoa kontuan hartuta zein bestelako erispideak kontuan euskalgintzea ez da, oro har, mobimentu ahula eta eremu urrikoa. Halanda be, euskalgintzako alkarte eta erakundeek bakotxaren zeregina, ikuspegia, balioak-eta xedeetara heltzeko egin beharreko pausoak argi izan behar dabez, era horretara, euskerea hedatzen eta indartzen dihardugunok ...

Lehenengo udatiarrak

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   Antxinakoak Geurera
XX. mendea hasi eta handik gitxira, Txurrukak moila edo kaia eregi eban eta Abra aldeko korronteak goitik behera aldatu zituan; ondorioz, Areetako hondartzea, hare barik itxi eban. Kontuak kontu, bainuen ohiturea sano errotuta egoanez, bainu giroa alboko Algortako Ereaga hondartzara mobidu zan. Geroago, Gerra Zibila, Ezkerraldeko berrindustrializazinoa eta udatiarren ugalketea etorri ziran. Abra inguruetan itxurea aldatzen joian eta udatiarrak kostaldeko beste leku batzuetara joaten hasi ziran. Hemetik aurrerakoak beste baterako itxiko doguz. Asier Madarieta, Abertzaletasunaren Museoko Teknikaria.

Rolling Stones Bilbon. Klasikoetan klasiko

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   Musikea
Abesti klasikoak. Kontzertu batetik bestera gorabeherak edo aldaketak izan daitekez kantu zerrendeari eta kantuen ordenari jagokenez baina huts handirik ez dogula egingo pentsetan dot. Hainbat kritika entzun izan doguz Rolling Stones-en inguruan, bakotxak berea dauka jakina baina nire uste apalean, gaur egun oso talde gitxi dagoz beterano honeen abestien kalidadea gainditu leikienak. Eta hori, sarritan, nahikoa izaten da. Ni neu, bertan egongo naz, ezelako konpleju barik. Ganera, ez dogu ahaztu behar aurretik The Pretenders taldearen kontzertuagaz gozetako aukerea izango dogula ...

Emilio Aragon Euskadiko Orkestra Sinfonikoagaz

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   Kulturea
2003-04 denporaldian 100dik gora kontzertu eskainiko ditu Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Kalidadeari jaramon eginaz, denporaldia zuzendari eta bakarlari ospetsuekaz egingo dau EOSk. Besteak beste, Gilbert Varga eta Christian Mandeal, Heinrich Schiff, Lopez-Cobos, Libor Pesek, Zoltan Kocsis edo Peter Guth handiekaz. Bakarlarien artean, besteak beste, Elder Nebolsin eta Joaquin Atxukarro pianoan, Carmen Fugis sopranoa eta Beatrice Uria-Monzon mezzosopranoa aitatuko doguz. Urtemugen harian, Berlioz eta R. Straussen jaiotzen bigarren mendeurrena, Janaceken 150 urteak, Dvoraken heriotzearen mendeurrena edota Garcia Leozen heriotzearen 50 urteak gogoratuko ...

Basauriko Ipuin Erotikoen VIII. Lehiaketea, kalidadez beteta

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   Kulturea
Aurtengo irabazlea Rafa Ugalde zornotzarra izan da, 'Berriro deituko dizut' ipuinagaz. Hizkuntzea ederto erabiliz, Ugalde alargundutako andra baten ikuspuntuan ipini da, haren bakardadean. Andra horrek, falta jakon sexua ase guran, gero eta handiagoa dan zurrunbilo baten sartuko da, sexurako pasinoa apurka-apurka gehitzen eta konpliketan doan bitartean. Osorik irakurri gura badozue, hona hemen interneteko helbidea: http://www.sustatu.com/1054540707/ipuina.txt Bigarren saria Iruñeako Daniel Martirena kazetariak eskuratu dau, 'Gure txoko mutura bilduz' ipuin labur bezain zoragarria. Inongo artifizio barik ...

Alternatibarik ez Estaduko Gobernurako

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   eretxia
Sekretu bat kontauko dot orain eta hemen. Canal Pluseko Giñolak oso gustoko dodaz. Bolada luze batean eurak ziran Estaduko oposizino politiko bakarra. Egurra emon deutse PPri kupida barik. Baina ez dakit nik gogorragoak ez ete diran Zapatero eta oposizinoa egiteko bere estiloagaz. Hamaikatxu aldiz entzun izan dogu Zapatero lar malgua dala, lehengo PSOEren zorrak pagetan dagoala, Estaduko interes sakrosantuak ondo lotuta daukala. Kontua da ze PSOEren botoemoile asko eretxi horregaz bat datozela. Eta botoemoileen artean, hasarrea eta ilusino faltea badagoz ...

Jose Luis Lizundia, hautagai bakarra Satrustegiren lekua hartzeko

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   Kulturea
Euskaltzaindiako 24 jesarlekuetako bat hartzeko hautagaia 1966tik da erakundeko behargina. Lau urte geroago, idazkariorde izentau eben eta orain zortzi urtetik hona kudeatzaile zereginak be egiten ditu. Euskaltzaindiaren barruko araudiaren eragile nagusienetakoa izan zan eta onomastika batzordean be lan handia egin dau azken 20 urteotan. Horrezaz ganera, 'Euskal Herriko Udalerrietako Izendegia'. Euskal Abizenen Izendegia', 'Bataio-izenen Izendegia' eta beste argitalpen batzuetan kolaborau dau. Bizkaie!

Caracasen oraintsu hil da Fernando Carranza, Venezuelan Eusko Jaurlaritzako ordezkaria izandakoa

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   Euskaldunak munduan
Gaiaren harian, Venezuelako euskaldunak eta Euskadin bizi diran venezuelarrak bagilaren 28an alkartuko dira Galdakaoko Elexalde Auzoan Urteroko hitzordua da eta, aurten be, urte barruan hildakoak (azkena, Fernando Carranza) gogoratzeko eguerdiko 13:00etan hasiko dan mezeagaz hasiko dira ekitaldiak. Ondoren, 14:30etarako bazkaria preparau dabe Elexalde Sagardotegian. Izena emoteko edo informazino gehiagorako, hona hemen telefono zenbakia: 653-015813. Bizkaie!

Gaia gai

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   Bertsolaritzea
Ekarpen aberatsak Saio esperimentaletan ponentziagileek gogoetarako ekarritako puntuak jarri ziran proban. Iruñean, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña izan ziran Karlosen esanetara, eta azken honek gaia formuletako moduan sakondu eban batez be, gai-jartzailearen sortzaile papela aldarrikatuz. Gaitzat poema bat irakurri, bertsolariei beto eskubidea onartu, tabladutik alde egin eta hirukotea bakarrik itxi...; Unai Iturriagak orduko esperimentazino haretaz idazten dau aitatutako Bertsolari aldizkariaren azken ale berezian. Gaien egokitasuna zalantzan ipini barik, gai-jartzailearen jarrerea izan zan bere eretxian nobedade nagusiena, eta Unaik ...

Eskolartekoan Josu Martinez eta Miren Amuriza Bizkaiko Txapeldun

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   Bertsolaritzea
Mungian Euskal Herriko Finala Josu Martinezek Txapela jantzi osteko azken agurrean Diputazinoko Euskerea Sustatzeko Zuzendari Nagusia, Gotzon Lobera eroan eban mikrora beragaz eta elegante-elegante Santutxuko Sorgintxulo Gaztetxea ez botateko eskaerea egin eutson. Aitagarria da azken lau urteetan Bilbon geratu dala txapelen bat. Euskal Herriko Eskolarteko Finala Mungian, bagilaren 21ean, zapatuz, goiz eta arratsaldez. Berton herrialde bakotxeko bina bertsolari lehiatu dira. Gaztetxuetan Bizkaiko ordezkariak Miren Amuriza eta Eñaut Uruburu izan dira. Prebisinoen arabera, Iparraldeko eta Gipuzkoako bertsolariak ziran lehiakide gogorrenak eta ...

Mi vida sin mi

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   Zinemea
Melodrama bat egiteko zeregina ez da bape erraza sentimentalismo merkean eta itxurakerian sartu barik. Isabel Coixet zuzendariak erronka horri oratu eta bikain jardun dauela esan beharra dago, bizitzearen eta heriotzearen zein errealidadearen eta amesen arteko muga lausoaren orekeari ondo be ondo eusteko gauza izan dalako. Kanadan eta ingelesez filmautako pelikula hau gizatasunez eta gozotasunez beteriko kontakizuna da, ama gazte baten hur-hurreko heriotzearen gaia ardatz hartzeagaitik be. Persona honek hiru hilebete baino ez ditu eta, hil baino lehenago, hainbat zeregin betetea ...

Anger management

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   Zinemea
'Anger Management' komedia entretenegarria da, eta metrajearen zatirik handienean nora jo gura dauen ez dakigun arren, esan daiteke modu atseginean ikusteko moduko pelikulea dala. Egia da, era berean, filmeko gag batzuk nahiko eskasak eta azalekoak dirana, baina Nicholson histrionikoaren agerpen karismadunari esker, hutsune horreek guztiak neurri baten beteten dira. Edozelan be, sano bitxia da pelikulearen pasarterik onenak erraz aurreikusi baina guztiz eraginkorrak diran osogai klasikoetan agertzea. Gorago esan dogun legez, Jack Nicholson antzezleen zerrendan azaltzeak film hau antzeko produkzinoetatik bereizteko ...

Eskuko telefonoak: teknologiaren hurrengo pausuak

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   sarean
Teknologia kontuetan, Japonian beti doaz aurretik Espezialistak dira teknologia barriak ikertzen, garatzen eta hobetzen eta, oraingo honetan, eskuko telefonoak jolasteko doguzan urruneko kontroleko autotxuak gidatzeko be preparau dabez. Takara jostailu konpainiak eta Konami bideojokoetako enpreseak teknologia barri hau merkaturatu eta honezkero sekulako salmentak lortu dabez. Takara-ren bertsinoan eskuko telefonoan transmisino unidade txiki bat ipini eta erabiltzaileek telefonoaren tekladuaren bitartez euren kotxeak gidatu leikiez. Konami-ren bertsinoan, NEC AEBetako konpainiagaz batera garatutakoan, software berezi bat deskargau eta gero, kotxetxuak telefonoaren izpi infragorrien ...

Sareko kontuak

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   sarean
Gotzon Plaza, informatikoa

Ozpina 'vinum acre'

Bizkaie! 2003-06-01 00:00   Jan edanak
Etxean zelan egin geinke ozpina? Euskal Herrian beti egin dogu ozpina; upeldegi askotan ardaoa azidotu edo ozpintzen bazan, erretirau eta ozpinetarako erabilten eben. Hau haritz-upeletan sartu eta zahartzen ixten eben, gero etxeko konsumorako erabilteko. Askotan, etxean botila bat ardao zabaldu eta, amaitu ezinik, botilearen barrenean hondakintxua gelditzen jaku eta, jakingo dozuen legez, ardaoa ezin da denpora luzean oxigenoagaz kontaktuan itxi, holan egiten dadogu ozpindu egingo dalako. Hemetik aurrera, gelditzen jakuzan apur horri etekina atarako deutsagu, gurata ozpindu eta etxeko ozpina ...

Laban daukagun opille

Bizkaie! 2003-06-01 00:00   Bertsolaritzea
Estuntza txarrik ezautu bada sekula Euskal Errian oraintxe gagoz estu benetan itsaso biren erdian, kanpotik daukuz arerijuak baita etxe barrenian geuri burua austeko gertu usterik gitxienian, augatik gagoz sarri ixillik itz eiñ bihar geunkenian. Batzuentzako miñ handija da gure gauzak ikustia itxura danez gure gauzona eurentzako da kaltia noizik beiñ jaurti arrikada bat ta eskuak gordetia erakusten dau dabilliena guzurre eta nastia, usterik bako egunen baten agertuko da gustia. Soiñ asko dagoz lutoz jantziak, begi askotan negarra, baña ez aztu ...