Klasikoak 2024
2024/04/05 - 2024/06/29
. |Ikus-entzunezkoakDonostia Zinemaldiak eta Euskadiko Filmategiak 50 film eta 120 proiekzino baino gehiago eskainiko ditue apiriletik irailera bitartean Klasikoak programearen bitartez: klasiko zaharrak zein modernoak izango dira ikusgai, pelikula ospetsuak zein ahaztutakoak. Klasikoak markeagaz batzen da zaharbarritutako hamabi filmez osotutako zikloa. Apiriletik bagilera bitartean, Euskadiko Filmategiak Klasikoak izenburupean atondu ditu emonaldiok Gasteizko Artium Museoan, Bilboko Bizkaia Aretoan eta Donostiako Tabakaleran, baita Iruñeko Golem eta Donibane Lohitzuneko Le Sélect zinema-aretoetan be.
XXI. Laburbira Jaialdia
2024/04/12 - 2024/05/12
Euskadin. |Ikus-entzunezkoakInformazino gehiago hemen.
IV. Durangaldea Uztabarritzen bertso zirkuitoa
2024/04/13 - 2024/05/17
Bizkaiko hainbat tokitan. |Bertsolaritzea- Apirilak 13: Elorrion
- Apirilak 20: Otxandion.
- Apirilak 26: Izurtzan.
- Maiatzak 3: Ermuan.
- Maiatzak 11: Arrazolan.
- Maiatzak 17: Zaldibarren.
'Bide luzea berdintasunerantz. Euskadiko emakumeak XX. mendean'.
2024/05/03 - 2024/05/26
Getxon, Punta Begoña Galerietan. |ErakusketakGetxoko Udalaren eskutik, datorren maiatzaren 26ra, Punta Begoña Galerietan, Mario Onaindia Fundazinoak produziduta eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatuta eta finantziauta.
UPV-EHUko Mikel Urquijo eta Maria José Vila komisarioakaz, erakusketeak XX. mendean zehar emakumeek eskubideen aldeegindako burrukearen ibilbidea aurkezten dau.
Erakusketeak 35 panel ditu, testu eta irudiakaz, lau garai historikotan banatuta. Lehenengoa mendearen hasierako lehen hiru hamarkadetako aldarrikapen feministen ingurukoa da, bigarrena II. Errepublikan
emakumeen eskubideen onarpenari buruzkoa, hirugarrena atzerapena izan zan frankismoari lotutakoa, eta laugarrena demokraziara bueltau eta gizonezko eta emakumezkoen bardintasunerako bideari buruzkoa. Garai historiko bakotxean hezkuntzea, eskubide politikoak eta lan mundua dira ardatz.
Urduñako Otxomaio Jaiak
2024/05/03 - 2024/05/12
Urduñan. |JaiakEgun handia gaur Urduñan, izan be, goizeko 10:30ean, agintarien desfilea hasiko da Antiguako Andra Mari Santutegira.
Egitaraua hemen.
XII. Poetak Maiatzean, Nazinoarteko Poesia Jaialdia
2024/05/03 - 2024/05/26
Gasteizen eta Arabako hainbat herritan. |JaialdiakInformazino gehiago hemen.
'Badakizu'. IRANTZU YALDEBERE
2024/05/03 - 2024/06/02
Bilbon, Uribitarte 40 Aretoan (Uribitarte Pasealekua, 40. 48009 Bilbo). |Erakusketak2024ko maiatzaren 3an, 19:00retan, Uribitarte 40 Aretoak ateak edegiko deutsoz urteko hirugarren bakarkako erakusketeari, 2023an ekoizpen zentroan egoiliarra izan zan Irantzu Yaldebereren lanagaz. Badakizu izenburupean, erakusketea bagilaren 2ra arte egongo da ikusgai.
Irantzu Yaldeberek (Bilbo, 1994) argazkigintzearen bidez bideratzen dau bere praktika artistikoa, estilo zuzen eta inprobisaduagaz, bere inguruan jazotako une galkor eta detaile sotilak jasoz istanteko argazkietan.
Badakizu erakusketeak segidea emoten deutso aurten bertan argitaratutako Badakizu zein ederra zaren? liburuari; artisteak 2015 eta 2023 artean egindako argazkiak erakusten baititu hor. Proiektu biotan diseinuak eta kontzeptualizinoak bat egin dabe denporan, eta hainbat forma hartu ditue espazio eta euskarri oso ezbardinetan, besteak beste, liburuaren dimensino bitan eta erakusketa areto honexek dituan hiru dimensinoetan.
Getxo Eszena 2024
2024/05/04 - 2024/10/26
Getxon. |Jardunaldiak
Eguna |
Ikuskizuna |
Konpainia |
Lekua |
Ordutegia |
Diziplina |
Maiatzak 4, zapatua |
Maite Guevara |
Areetako Geltokia plaza |
21:00 |
Zirkua |
|
Maiatzak 11, zapatua |
Hortzmuga Teatroa |
Areetako Geltokia plaza |
18:30 |
Antzerkia |
|
Maiatzak 17, zapatua |
Trapu Zaharra |
Areetako Geltokia plaza |
18:30 |
Antzerkia |
|
Maiatzak 25, zapatua |
Sokaire biolinistak |
Areetako Geltokia plaza |
18:30 |
Musika |
|
Bagilak 1, zapatua |
Zirkozaurre |
Areetako Geltokia plaza |
18:30 |
Zirkua |
|
Bagilak 8, zapatua |
Ganso & Cía |
Areetako Geltokia plaza |
18.30 |
Antzerkia-clown |
|
Bagilak 15, zapatua |
Areetako Geltokia plaza |
18:30 |
Jantza |
||
Bagilak 22, zapatua |
Bapatean Zirko |
Areetako Geltokia plaza |
18:30 |
Antzerkia-clown |
|
Bagilak 29, zapatua |
Cía. Barré |
Areetako Geltokia plaza |
18:30 |
Zirkua-clown |
|
Garagarrilak 13, zapatua |
Organik Dantza |
Areetako Geltokia plaza |
18:30 |
Jantza |
|
Garagarrilak 20, zapatua |
Ipurbeltz | Ameztuz |
Areetako Geltokia plaza |
18:30 |
Antzerkia |
Garagarrilak 27, zapatua |
Bonba bat naiz | Intujai | Areetako Geltokia plaza | 18:30 | Antzerkia-clown |
Urriak 5, zapatua |
Aiurri | Aukeran | Areetako Geltokia plaza | 18:30 | Jantza |
Urriak 12, zapatua | La Kermés del vermú | Gorakada teatro | Areetako Geltokia plaza | 18:30 | Antzerkia-musika |
Urriak 19, zapatua | Pausa | niMú | Areetako Geltokia plaza | 18:30 | Zirkua |
Urriak 26, zapatua | Lanean 75 urte bete arte | Cía. Barsanti | Areetako Geltokia plaza | 18:30 | Antzerkia |
XXIV. Haur Antzerki Topaketak
2024/05/07 - 2024/05/28
Bilboko Kafe Antzokian. |Antzerkia- Ondokoek hartuko dabe parte: Kurkuluxetan Eskola, Artxandape Ikastola, Urretxindorra Ikastola, Kukullaga Eskola, Arangoiti Eskola, Lemoa Ikastola.
Quantum Mater
2024/05/07 - 2024/05/10
Donostiako Kursaal Jauregian. |JardunaldiakQuantum Matter International Conference biltzarra egingo da Donostian maiatzaren 7tik 10era bitartean. Teknologia kuantikoen, material berrien eta komunikazino, detekzino eta simulazino-kuantikoko protokoloen belaunaldi barrien abangoardian idea eta lankidetza barriak sortzeko; Eusko Jaurlaritzako BasqueQuantum estrategiagaz bat eginda balioko dau biltzarrak eta 600 profesional inguru batuko ditu. Donostia International Physics Center (DIPC), Institut Català de Nanociència i Nanotecnologia (ICN2), Phantoms Foundation, eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiak (CSIC) alkarregaz egindako ahaleginari esker atondu da konferentzia.
Informazino gehiago hemen.
'El trepa de palacio'.
2024/05/09 - 2024/05/10
Bilboko Pabilioi 6 Aretoan. |Antzerkia- Egilea: Braulio Cortés.
- Zuzendaria: Felipe Loza.
- Antzezleak: Aitor Echarte Merino, Diego Pérez, Leire Ormazabal, Nahikari Rodríguez, Unai Elizalde Zamakona eta Yeray Vázquez.
- Zuzendariaren laguntzailea: Eneritz García.
- Argitazpen diseinua: Quique Gago.
- Espazio eszenikoa: María Casanueva, Susana Díez.
- Musika zuzendaritzea: Unai Elizalde Zamakona.
- Koreografiak: Leire Ormazabal.
- Jantziak: Betitxe Saitua.
- Jantzien arduradunaren laguntzailea: Nerea Rodríguez, Karmele Corona.
- Kartela eta diseinu grafikoa: Lucía Sáiz Báez.
- Produkzinoa: Pabilioi 6 – Gazte Konpainia.
- Eskerrak: Adrián García de los Ojos.
'Nestor Basterretxea. Artxiboa'.
2024/05/10 - 2024/09/22
Gasteizeko Artium Museoan. |ErakusketakNéstor Basterretxea eta irudia programea hartuko dau museoak, Punto de Vista Jaialdiak eta Oteiza Museoak alkarlanean atondutako ikus-entzunezkoaren hurreraketea, Basterretxearen iruditeria plastiko eta bisuala erakusten dauena.
Dokumentuak ardatz, artisteak agirian itxi zituan erabagi estetiko eta narratibo batzuk aurkezten dira pantailan saio honetako filmeetan. Artxiboa eta filmografia alkarren osogarri dira eta Basterretxearen sorkuntza-prozesuak eta proposamen formalak ezagutzeko sarbide bikaina eskaintzen dabe.
Programearen barruan proiektauko ditue: Alquézar. Retablo de pasión (Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquert, 1966. 12 min), Operación H (Nestor Basterretxea, 1963. 12 min), Sin título (Nestor Basterretxea. 5 min), Un retrato de NB (Peio Aguirre, 2020. 24 min) eta LABO (Jesús María Palacios, 2019. 14 min).
Programa honen aurkezpena Manuel Asín Punto de Vista jaialdiko zuzendariak, J. P. Huércanos Oteiza Museoko zuzendariordeak eta Peio Aguirre arte kritikari eta komisario independenteak egingo dabe.
'Ibarrola. El pintor en el bosque'.
2024/05/11 - 2024/07/31
Madrileko Lucía Mendoza Galerian (Bárbara de Braganza, 10). |Erakusketak