2024/05/10 - 2024/09/22

Gasteizeko Artium Museoan. | Erakusketak

'Nestor Basterretxea. Artxiboa'.

.

Néstor Basterretxea eta irudia programea hartuko dau museoak, Punto de Vista Jaialdiak eta Oteiza Museoak alkarlanean atondutako ikus-entzunezkoaren hurreraketea, Basterretxearen iruditeria plastiko eta bisuala erakusten dauena.

Dokumentuak ardatz, artisteak agirian itxi zituan erabagi estetiko eta narratibo batzuk aurkezten dira pantailan saio honetako filmeetan. Artxiboa eta filmografia alkarren osogarri dira eta Basterretxearen sorkuntza-prozesuak eta proposamen formalak ezagutzeko sarbide bikaina eskaintzen dabe.

Programearen barruan proiektauko ditue: Alquézar. Retablo de pasión (Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquert, 1966. 12 min), Operación H (Nestor Basterretxea, 1963. 12 min), Sin título (Nestor Basterretxea. 5 min), Un retrato de NB (Peio Aguirre, 2020. 24 min) eta LABO (Jesús María Palacios, 2019. 14 min).

Programa honen aurkezpena Manuel Asín Punto de Vista jaialdiko zuzendariak, J. P. Huércanos Oteiza Museoko zuzendariordeak eta Peio Aguirre arte kritikari eta komisario independenteak egingo dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu