2024/05/03 - 2024/06/02

Bilbon, Uribitarte 40 Aretoan (Uribitarte Pasealekua, 40. 48009 Bilbo). | Erakusketak

'Badakizu'. IRANTZU YALDEBERE

.

2024ko maiatzaren 3an, 19:00retan, Uribitarte 40 Aretoak ateak edegiko deutsoz urteko hirugarren bakarkako erakusketeari, 2023an ekoizpen zentroan egoiliarra izan zan Irantzu Yaldebereren lanagaz. Badakizu izenburupean, erakusketea bagilaren 2ra arte egongo da ikusgai.

Irantzu Yaldeberek (Bilbo, 1994) argazkigintzearen bidez bideratzen dau bere praktika artistikoa, estilo zuzen eta inprobisaduagaz, bere inguruan jazotako une galkor eta detaile sotilak jasoz istanteko argazkietan.

Badakizu erakusketeak segidea emoten deutso aurten bertan argitaratutako Badakizu zein ederra zaren? liburuari; artisteak 2015 eta 2023 artean egindako argazkiak erakusten baititu hor. Proiektu biotan diseinuak eta kontzeptualizinoak bat egin dabe denporan, eta hainbat forma hartu ditue espazio eta euskarri oso ezbardinetan, besteak beste, liburuaren dimensino bitan eta erakusketa areto honexek dituan hiru dimensinoetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu