Apirilak 28

Gipuzkoako bertso-eskolen eguna

2024/04/28 10:00

Aretxabaletan. |Bertsolaritzea

Informazino gehiago hemen.

Kanpomartxo 2024 (30. urteurrena)

2024/04/28 11:00

Erandion, Fagoetan. |Jardunaldiak

'Tour Bat 2024'. GORKA URBIZU

2024/04/28 .

Bilboko Kafe Antzokian. |Musikea

Sarrerak hemen.

XIX. Aloñako Igoerea

2024/04/28 9:30

Oñatin. |Musikea

Informazino gehiago hemen.

II. Bilintxen Menda Bertso Hamabostaldia. Bertsolari Txapelketen antologia kantauta. Berbaldi musikatua.

2024/04/28 19:00

Donostian, Antzoki Zaharrean. |Bertsolaritzea

  • Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Unai Agirre, Nerea Ibarzabal eta Aner Euzkitze.
  • Musikariak: Gari Otamendi eta Ixak Arruti.
  • Aurkezlea: Aizpea Goenaga.

Nafarroaren Eguna 2024

2024/04/28 .

Baigorrin (Nafarroa Beherea). |Jaialdiak

Makinatxu bat jarduera izango dira eta musikearen arloan, Kiki Bodatxo, Cumbian bero, Belako eta DJ Uzkülüz iragarri ditue.

Bertso saio musikatua be gongo da 15:00etan, Amets Arzallus, Xabat Illarregi, Ane Labaka eta Miren Amurizagaz.

Informazino gehiago hemen.

'Andereño'. ANITA MARAVILLAS & PORTAL 71

2024/04/28 12:00

Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian. |Antzerkia

Boroako Ganadu eta Artisau Azokea

2024/04/28 10:00

Boroan. |Azokak

Informazino gehiago hemen.

Mintza Eguna 2024

2024/04/28 11:15

Erandion, Merkatu Zaharrean. |Jaialdiak

Bertso-bazkari Solidarioa

2024/04/28 14:00

Getxon, Algortako Azebarri Kultur Elkartean. |Bertsolaritzea

HAIZKAN

2024/04/28 18:30

Azpeitiako Sanagustin Kulturgunean. |Musikea

Sartzea doban.

'Postdatarik gabeko gutunak'

2024/04/28 19:30

Bilboko BBK Salan. |Antzerkia

Sarrerak hemen.

Bizkaiko Taldekakoa 2024. ITALLEN / ZORNOTZAKO BERTSO OSKOLA

2024/04/28 12:00

Zornotzako Luis Urrengoetxea kalean. |Bertsolaritzea

BASAKI

2024/04/28 17:30

Portugaleteko Groove Alkartean. |Musikea

Basaki rock metal taldea 1996an sortu eben. Ehunka kontzertu eskaini ditu eta argitaratutako diskoak hiru dira: Esperantzaren zain (Baga Biga, 2006), Egunero hasten da (2011) eta III (2020).

Kontzertua doban.

Lope de Vegaren 'La Dama Boba'

2024/04/28 19:00

Durangoko San Agustin Kultur Gunean. |Antzerkia

Jantza eta musika emonaldia

2024/04/28 13:00

Barakaldoko Eleizate Plazan. |Jantzea

  • Orai bat (Baiona).
  • Paloteado de Ribaforada (Nafarroa).
  • Laguntasuna (Barakaldo).

'Manttalingo alabea'

2024/04/28 18:00

Gernikako Astran. |Musikea

'Bermeo, Bizkaiko Burua, Erdi Aroan'

2023/12/13 - 2024/06/16

Bermeoko Arrantzaleen Museoan. |Erakusketak

Bermeori buruzko Behe Erdi Aroko dokumentuak izango ditu ikusgai erakusketak, hainbat artxibotatik ekarriak, eta aukera emango digu testuinguru jakin horretan kokatzeko Erdi Aroko Bermeoren alderdi nagusiak.

Lehengo aldiz, uribilduari buruzko dokumentu nagusietariko batzuk ikusi ahal izango dira Bermeon, pergaminoetan aurkeztuta. Horrezaz gan, erakusketan izango diran paneletako testu eta irudien bidez, aukerea izango da sasoi haretan Bermeok izan eban bilakaera historikoa ikusteko eta gure herriaren historian gitxi aztertu dan garai baten barri izateko.

Erakusketeagaz batera, beste jarduera batzuk be egingo dira. Jarduera guztiak doban izango dira.

Informazino gehiago hemen.

'Edonor denok inor ez. Euskal Herriko arte-hezkuntza instituzionalizatzeko prozesuak, 1978- 1991'

2024/02/02 - 2024/09/01

Gasteizeko Artium Museoan. |Erakusketak

Erakusketa hau 2022an museoan aurkeztutako Pentsatzeko leku bat. Arte-eskola eta praktika esperimentalak Euskal Herrian, 1957-1979 erakusketa-proiektuaren jarraipen legez planteau da.

1978tik 90eko hamarkadako lehen urte bitarteko aldia jorratzen dau eta Euskadiko arte-hezkuntzearen instituzionalizazino-prozesuei erreparetan deutse.

  • Zezeilaren 2tik irailaren 1era.
  • Komisarioak: Mikel Onandia, Sergio Rubira eta Leire Vergara.
  • Erretratua: Mikel Eskauriaza, Risveglio. Despertar en el museo, 1990 (1990-2018). Artium Museoaren bilduma. Artistearen adeitasunez.

Informazino gehiago hemen.

'The Artwork as a Living System'. CHRISTA SOMMERER & LAURENT MIGNONNEAU

2024/02/07 - 2024/05/26

Bilboko Azkuna Zentroan. |Erakusketak

Proiektuak artea eta naturea lotzen ditu proiektu birtual, sentikor eta interaktiboetan erabilten diran teknikarik barritzaileenakaz. Erakusketeak, 18 lanez osotua, horreetako asko instalazino interaktiboak, zientziaren eta teknologiaren arloei jagokezan kontzeptuak lotzen ditu, hau da, fisika kuantiko eta sistema konplexuen teoriatik hasi eta genetika molekular, nanozientzia eta bizitza artifizialeraino.

Informazino gehiago hemen.