Aretxabaletan egingo dabe Gipuzkoako bertso-eskolen eguna

Bizkaie! 2024-03-08 08:11   Bertsolaritzea

Apirilaren 28an izango da.

Gipuzkoako ume eta gatetxoek euren bertso egunaz gozetako aukerea izango dabe. Gelatik Plazara sariketearen finalak izango dira bertan, eta, horrezaz gan, egun osoko egitaraua atondu dabe Gipuzkoako Bertsozale Alkarteko irakasleek:

  • 10:00: Harrerea eta pankarta tailerra.
  • 11:30: Gelatik Plazarako finalak.
  • 13:00: Bazkaria.
  • 14:30: Mihiluze jolasa.
  • 16:30: Amaiera ekitaldia eta agurra.

Izen-emotea edegita dago hemen. Ganera, autobusa non hartuko dan be aukeratu behar da; apirilaren 12ra arte egongo da horretarako aukerea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu