Kerman Diaz eta Paule Loizaga, bigarren irabazleak

Bizkaie! 2024-03-18 09:24   Bertsolaritzea

Finalaurrekoa eta finala, martiaren 23an Algortan.

Martiaren 15an jokatu dira 2024ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketearen bigarren kanporaketak eta irabazleak, Kerman Diaz eta Paule Loizaga izan dira.

Kanporaketak, Sopelan jokatu dira; lehenenengoa, Etxekhi tabernan jokatu da eta bertsolariak ondoko honeek izan dira; Kerman Diaz, Imanol Uria, Aritz Landeta eta Naroa Torralba; bigarrena, barriz, Laiak tabernan jokatu dabe Paule Loizaga, Peru Irastortza, Joanes Igeregi eta June Diaz bertsolariek.

Hurrengo zapatuan, martiaren 23 hain zuzen be, finalaurrekoak eta finala jokatuko ditue Algortan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu