Gaur hasiko da Bizkaiko Taldekakoa Gernika-Lumon

Bizkaie! 2024-03-15 12:41   Bertsolaritzea

Harizpe Txokoan izango da, arratsaldeko 20:00etan.

Bizkaiko Taldekakoa gaur hasiko da Genika-Lumon, LauBuru taldea Laukijjek taldearen kontra. Harizpe Txokoan izango da, 20:00etan. Hurrengo saioak apirilaren 12an izango dira Bilbon eta Uribe Butroen.

  • LauBuru (Busturialdea): Aitor Etxebarriazarraga, Mikel Retolaza, Eneko Aldana, Asier Galarza, Jon Arano eta Alain Cubero.
  • Laukijjek (Durango): Igor Galarza, Bittor Salterain, Paulo Salterain, Unai Iturriaga, Erika Lagoma eta Ander Elorriaga.

120 parte hartzaile eta 16 talde

120 parte hartzaile ditu aurtengo edizinoak 16 taldetan banatuta. Maiatzaren 25ean jokatuko dira finalaurrekoak eta finala Arrigorriagan.

Bizkaiko Bertsozale Alkarteak atontzen dau Taldekakoa eta bertsolaritzaren oinarria indartzea dau helburu nagusia. Horrezaz gan, atontzaile, epaile eta gai-jartzaile barrien sorrerea be bultzauko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu