Zapatuan hasiko da Uribe Kostako Bertsolari Txapelketea

Bizkaie! 2024-03-08 12:03   Bertsolaritzea

Berangon izango da, 19:00retatik aurrera.

2022ko Uribe Kostako finalistak; erdian, Jone Uria, txapel eta guzti (argazkia: ALBE). | Ikusi handiago | Argazki originala

Martiaren 9an hasiko da 2024ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketea. Lehenengo kanporaketak, Berangoko Frontoi eta Nebarrebak tabernatan izango dira:

  • Lehenengo kanporaketea 19:00retan hasiko da Frontoi tabernan. Bertsolariak: Arrate Illaro, Oier Aizpurua, Beñat Lopez eta Galder Bilbao Txapi.
  • Bigarren kanporaketea 20:30ean hasiko da Nebarrebak tabernan. Bertsolariak: Jone Uria, Peru Vidal, Xabi Sainz de la Maza eta Maialen Lago.

Hurrengo kanporaketa saioak martiaren 15ean izango dira, Sopelan, eta finalaurrekoak eta finala Algortan jokatuko dira martiaren 23an.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu