Gai-jartzailetza eta epailetza ikastaroak prest

Bizkaie! 2024-03-06 08:33   Bertsolaritzea

Emon izena hemen.

Bizkaiko Bertsozale Alkarteak gai-jartzailetza eta epailetza ikastaro laburrak atondu ditu. Saio biak, martiaren 20an izango dira, bata bestearen atzetik, eta aukerea egongo da saio bakarrean edota bietan parte hartzeko. Durangon egingo dira, Bizkaiko Bertsozale Alkartearen egoitzan.

Ikastaroak, gai-jartzailetza edota epailetza, interesetan jakenentzat dira.

  • Epailetza, martiaren 20an eskainiko da, 17:00etatik 18:30era. Hizlariak Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa eta Graxi Arregi Leonardo izango dira.
  • Gai-jartzailetza ikastaroa, barriz, egun berean izango da, 18:30etik 20:00etara. Idoia Anzorandia Kareaga izango da saioaren gidaria.

Izena emoteko bideak

  • Alkartera idatzita edo deituta (946812711).
  • Saioak dobakoak izango dira.
  • Izena emoteko azken eguna: martiak 18.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu