Asier Otamendik irabazi dau Dulantziko finalerdia eta finala erabagita geratu da

Bizkaie! 2024-03-04 07:53   Bertsolaritzea

Finala, martiaren 16an izango da Gasteizen, Prinzipal Antzokian, arratsaldeko 17:30ean.



Zapatuan jokatu da bigarren eta erabagiorra izan dan finalerdia Dulanziko Kultur Etxean. Asier Otamendik eskuratu dau martiaren 16an jokatuko dan finalerako bigarren txartela.

Dulantzin kantua ebenak:

  • Paula Amilburu Izargarai (Aramaio).
  • Aitor Ugarte Eriz (Aramaio).
  • Xabi Igoa Eriz (Aramaio).
  • Asier Otamendi Alkorta (Urretxu/Gasteiz).
  • Izar Mendiguren Cosgaya (Laudio).
  • Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz).

Bigarren fase honetan 14na bertso puntuagarri kantau ditue bertsolariek eta bakarkako lana ganbarakoa izango da. Ariketa guztiak egin ondoren, Asier Otamendik lortu dau puntu gehien, 366.5 puntu. Finalerdi bietako puntuazinoaren hurrenkeran osotu da finala. Puntuazioak ondorengoak izan ziran:

  • Asier Otamendi: 366.5 puntu.
  • Paula Amilburu: 353.5 puntu.
  • Aroa Arrizubieta: 352.5 puntu.
  • Xabi Igoa: 346.5 puntu.
  • Aitor Ugarte: 339 puntu.
  • Izar Mendiguren: 303 puntu.

Hamaihiru lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Marta Ugarte Abasolo izan da Dulantziko aurkezlea. Bigarren faseko, final laurenetako epaimahaian ondokoak dagoz: Mikel Fernandez de Arroiabe, Fernando Sopelana, Iker Elexpuru eta Aitor Jimenez Tolosana . Endika Jimenez Enbeita idazkari lanetan.

Finala, martiaren 16an izango da Gasteizen, Prinzipal Antzokian, arratsaldeko 17:30ean:

Kantauko daben sei bertsolariak: Iñaki Viñaspre Simon, Asier Otamendi Alkorta, Aroa Arrizubieta Barredo, Peru Abarrategi Sarrionaindia, Paula Amilburu Izargarai eta Manex Agirre Arriolabengoa.

Kantauko daben bertsolarien artean nabarmentzekoa da:

- Aitor Ugarte 2018 eta 2020ko Arabako Eskolarteko txapelduna izan zan.

- Aroa Arrizubietak 2016, 2017 eta 2019an Arabako Eskolartekoak irabazi zituan. 2017an Euskal Herriko Eskolartekoa irabazten lehenengo arabarra izan zan. 2019an parte hartu eban lehen aldiz Arabako Bertsolari Txapelketan eta finalista izan zan.

- Asier Otamendi 1997-2001 San Prudentzio Sariketan 5 aldiz txapeldun eta 2002, 2004, 2005 eta 2008ko Arabako Bertsolari Txapelketako txapelduna izan da.

- Izar Mendiguren 2005eko Arabako Eskolarteko Txapelketan parte hartu eta irabazi egin eban.

- Paula Amilburu 2012an Arabako Eskolarteko txapelketako txapelduna eta 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketako finalista izan zan.

- Xabi Igoa 2010, 2018 eta 2020ko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan, Aramaioko talde askotako txapeldun taldeko kide izan da. Arabako Bertsolari Txapelketako finalista be izan da 2015ean, 2017an, 2019an eta 2022an.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu