Bigarren finalerdia Dulantzin jokatuko da

Bizkaie! 2024-02-29 12:10   Bertsolaritzea

Erosi sarrerak hemen.

Bigarren faseko 2. eta azken saioa izango da Dulantzikoa. Saioko irabazlea zuzenean pasauko da martiaren 16an Gasteizko Printzipal Antzokian jokatuko dan finalera Manex Agirregaz batera. Kanporaketea, zapatuan izango da, martiaren 2an, arratsaldeo 17:30etan.

Bertsolariak, ondoko honeek izango dira:

  • Aitor Ugarte Eriz - Aramaio.
  • Aroa Arrizubieta Barredo - Gasteiz.
  • Asier Otamendi Alkorta - Urretxu/Gasteiz.
  • Izar Mendiguren Cosgaya - Laudio.
  • Paula Amilburu Izargarai - Aramaio.
  • Xabi Igoa Eriz - Aramaio.

Gai-emoilea Marta Ugarte Abasolo (Artea/Gasteiz) izango da.

Kantauko daben bertsolarien artean nabarmentzekoak dira:

  • Aitor Ugarte 2018 eta 2020ko Arabako Eskolarteko txapelduna izan zan.
  • Aroa Arrizubietak  2016, 2017 eta 2019an Arabako Eskolartekoa irabazi eban. 2017an Euskal Herriko Eskolartekoa irabazten dauen lehenengo arabarra izan zan. 2019an parte hartu eban lehen aldiz Arabako Bertsolari Txapelketean eta finalista izan zan.
  • Asier Otamendi 1997-2001 San Prudentzio Sariketean 5 aldiz txapeldun eta 2002, 2004, 2005 eta 2008ko Arabako Bertsolari Txapelketako txapelduna izan da.
  • Izar Mendiguren 2005eko Arabako Eskolarteko Txapelketean parte hartu eta irabazi eban.
  • Paula Amilburu 2012an Arabako Eskolarteko txapelketako txapelduna izan zan eta 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketako finalista izan zan.
  • Xabi Igoa 2010, 2018 eta 2020ko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan, txapeldun taldeko kide izan zan. Arabako Bertsolari Txapelketako finalista izan zan 2015ean, 2017an, 2019an eta 2022an.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu