Badator Uribe Kostako Bertsolari Txapelketea

Bizkaie! 2024-02-29 08:11   Bertsolaritzea

Martiaren 9an hasiko da.

Martiaren 9an hasiko da 2024ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketea. Martiaren 9an eta 15ean Berangon eta Sopelan lehiatuko dira eskualdeko 16 bertsolari, eta martiaren 23an Algortan jokatuko dira azken faseak.

Kanporaketak eta finalaurrekoak 4 bertsolariz osotutako saioetan egingo ditue. Finala, barriz, 6 bertsolarik osotutako saioa izango da.

- Lehen kaporaketak: Martiaren 9an, Berangon.

  • 1. saioa, 19:00etan Frontoi tabernan: Arrate Illaro, Oier Aizpurua, Beñat Lopez eta Galder Bilbao Txapi.
  • 2. saioa, 20:30ean Nebarrebak tabernan: Jone Uria, Peru Vidal, Xabi Sainz de la Maza eta Maialen Lago.

- Bigarren kanporaketak: Martiaren 15ean, Sopelan.

  • 1. saioa, 19:00etan Etxekhi tabernan: Kerman Diaz, Imanol Uria, Aritz Landeta eta Naroa Torralba.
  • 2. saioa, 20:30ean Laiak tabernan: Paule Loizaga, Peru Irastortza, Joanes Igeregi eta June Diaz.

- Finalaurrekoak eta finala: Martiaren 23an, Algortan.

  • 1. saioa, 12:00ean Villamonte tabernan.
  • 2. saioa, 17:00etan Saniko tabernan.
  • 3. saioa, 18:30etan Katea tabernan.
  • Finala, 21:30ean Azebarri kultur alkartean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu