Zezeilaren 24an, Aramaion emongo jake hasierea finalerdiei

Bizkaie! 2024-02-22 07:56   Bertsolaritzea

Erosi sarrerak hemen.

Bigarren faseko lehenengo saioa izango da Aramaioko Kultur Etxean, 17:30ean jokatuko dana eta hurrengo zapatuan, martiaren 2an, jokatuko da bigarrena Dulantzin. Saio bi horreetako irabazleak zuzenean pasako dira martiaren 16an, Gasteizko Printzipal Antzokian jokatuko dan finalera.

2024ko Arabako Bertsolari Txapelketako lehen finalerdian kantauko dabe:

  • Ekaitz Samaniego Curiel - Gasteiz.
  • Eli Zaldua Barquin -Gasteiz.
  • Iñaki Viñaspre Simon - Abetxuku.
  • Manex Agirre Arriolabengoa - Aramaio.
  • Peru Abarrategi Sarrionaindia - Aramaio.
  • Unai Anda Delika - Ametzaga.

Gai-emoilea Etxaun Otaño Zinkunegi (Altza/Gasteiz) izango da.

Kantauko daben bertsolarien artean nabarmentzekoak dira:

- Ekaitz Samaniegok 2023an Arabako Kuadrillartekoa irabazi eban taldeko partaide izan zan, Katuko Muñoak taldekoa (Eli Zaldua eta Iñaki Viñaspregaz batera).

- Eli Zalduak 2023an Arabako Kuadrillartekoa irabazi eban taldeko partaide izan zan, Katuko Muñoak taldekoa (Ekaitz Samaniego eta Iñaki Viñaspregaz batera).

- Iñaki Viñaspre 2002an eta 2003an, Arabako Eskolarteko Txapelketan txapeldun izan zan. 2004tik Arabako Bertsolari Txapelketan finalista eta 2019ko txapelduna. 2023an Arabako Kuadrillartekoa irabazi eban taldeko partaide izan zan, Katuko Muñoak taldekoa.

- Manex Agirre 2000ko Arabako Eskolarteko txapelduna izan zan. 2010, 2018 eta 2020ko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan, Aramaioko talde askotan talde txapelduneko kide izan zan, 2020an Peru Abarrategirekin batera Izenbakuek taldean. Euskal Herriko 2013 eta 2022ko Txapelketa Nagusian parte hartu eban. 2011 eta 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketetan txapeldun.

- Peru Abarrategi Arabako Eskolarteko Txapelduna izan zan 2013an eta 2014an, 2020ko Kudrillartekoa irabazi eban, Aramaioko Izenbakuek taldeko kidea izan zan (Manex Agirregaz batera) eta 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketako txapelduna da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu