Merkataritzearen Sari Nazionaletan saritu dabe Bilboko Udala

Bizkaie! 2024-01-31 11:24   Pil-pilean

Barrikuntzea, jasangarritasuna eta merkataritza eskaintzearen kalidadea autortu dabe.

Bilbo, Merkataritzako Sari Nazionaletan saritu dabe Udalen kategorian, hain zuzen be, ohorezko akzesita emon deutse udalek merkataritzako uri-barrikuntzaren arloan egindako lanagaz. Sari bereziak dira, urtero emoten dituenak Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioak.

Kategoria horren barruan, sari nagusia Madrilgo Udalari emon deutse, eta hurrengoa Bilbo izan da. Ministerioak adierazo bezela, edizino horretan nabarmentzekoa izan da aurkeztutako hautagaien kalidadea.

Bilboren kasuan, besteak beste, ondoko alderdi honeek baloratu ditue:

  • Merkataritza-jarduera eta erosketen turismoa sustatzeko martxan jarritako jarduerak.
  • Merkataritza arloko ekintzailetza bultzatzea.
  • Sektorearen digitalizazinoa bultzatzea.
  • Merkataritza-gune garrantzitsuetako irisgarritasuna hobetzeko espazio publikoan egin diran esku-hartzeak.
  • Hutsik dagoen merkataritza-lokalak barriro aktibatzeko ekimenak.

Ildo horretan, Merkataritzako Plan Estrategikoa nabarmendu dabe, tokiko merkataritzea, barrikuntzea, jasangarritasuna eta merkataritza-eskaintzaren kalidadea hain zuzen be. Baita Merkataritza Foroa bultzatzea be. Foro horretan merkataritzearen arloko politika publikoen inguruan zerbait esateko dauen uriko eragile guztiek parte hartzen dabe.

Xabier Ochandiano Ekonomiaren Garapeneko, Merkataritzako, Turismoko eta Enpleguko Saileko zinegotziak adierazo dauenez, sari horrek sektorean egiten ari dan lanari aotortza egiten deutse, uri guztietan bizi doguzen aldaketa arin-arinetara egokitzeko beharrezkoak diran neurri guztiak aktibatzeko. Neurri horreetako bat da jabetzea oso garrantzitsua dala uriko merkataritzako saltokietan, gertuko dendetan erostea, kalidadedun merkataritzea baita eta uriari aurrerabidea, ekonomia eta bizia emoten deutsee.

Udalei emoten deutsen Sari Nazionalaz gan, Ministerioak beste bi be emoten ditu: Saltoki Txikientzako Sari Nazionala eta Saltoki Irekietarako Sari Nazionala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu