Koloretxe Elkarte Feministea Bilbon

Bizkaie! 2024-01-15 10:30   Pil-pilean

Koloretxek Bilboko emakumeen etorkizuneko etxearen lehen harria jarri dau.

Etxea martxan jarri arte, Koloretxe Elkarteak, Bilboko mobimentu feministearen zerbitzura dagoan Mirasol kondearen kaleko lokala inaugurau dau.

Inaugurazinoan, alkartearen urteko batzarraren ondoren, mokaua egin da, Bilboko alkarte-sareko ehun emakume ordezkarik baino gehiagok, goi-auzoetako bizilagunek eta Udaleko ordezkariek parte hartuta, jai-giroan eta aldarrikapen-giroan.

Astelehenean, hilak 15, Koloretxeren aretora etortzera gonbidatzen zaituegu (Conde Mirasol, 5), proiektua ezagutzeko eta guztion artean, uri inklusiboa eta feminista bat eregiteko.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu