Peru Abarrategik irabazi dau Izarran jokatutako lehen final laurena

Bizkaie! 2024-01-29 07:46   Bertsolaritzea

Izarrako Kultur Etxea ganezka egoala irabazi dau Peru Abarrategik finalerdietarako pase zuzena.

Heldu da 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa, XVI. edizioa da aurtengoa eta berrogei urte beteten dira Arabako lehen txapelketea jokatu zanetik. Azken edizinoetan irudikatu gendua ibilbideari jarraituz, Arabako bertsolaritzearen gailurrak irudikatzen dituan paisajea prest, 18 bertsolarigaz jokatuko dan txapelketako lehen fasea hasi da Izarran.

Kantau daben sei bertsolariak, ondokoak:

  • Paula Amilburu Izargarai (Aramaio).
  • Danel Herrarte Nafarrate (Aramaio).
  • Eli Zaldua Barquin (Gasteiz).
  • Peru Abarrategi Sarrionaindia (Aramaio).
  • Ekaitz Samaniego Curiel  (Gasteiz).
  • Aitor Ugarte Eriz (Aramaio).

Kantau daben sei bertsolariak eta puntuak, ondokoak: 

  • Peru Abarrategi: 259 puntu.
  • Aitor Ugarte: 250 puntu.
  • Eli Zaldua: 250 puntu.
  • Paula Amilburu: 249,5 puntu.
  • Ekaitz Samaniego: 242,5puntu.
  • Danel Herrarte: 238,5 puntu.

Hamaihiru lagunez osotutako gai-jartzaile taldetik Olatz Santocildes Martinez izan da Izarrako aurkezlea. Lehen faseko, final laurenetako epaimahaian dagoz: Ekaitz Elorriaga Anduaga, Aitor Jimenez Tolosana eta Egoitz Iradier Martinez de Albeniz. Endika Jimenez Enbeita ibili idazkari lanetan.

Kontuak kontu, hurrengo saioa, zezeilaren 4an izango da Oionen, bertako zinema-aretoan, arratsaldeko 17:30ean.


Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu