BertsoDerbia datorren zapatuan, hilak 13, jokatuko da Zornotzan

Bizkaie! 2024-01-09 13:28   Bertsolaritzea

12:00etan hasiko da, Zornotza Aretoan.

Athletic Club Fundazinoak eta Real Sociedad Fundazinoak BertsoDerbia aurkeztu dabe. Derbia, Bilbon izango da datorren zapatuan, urtarrilaren 13an, 18:30ean. Bertso saioa, eguardiko 12:00etan izango da Zornotza Aretoan eta sartzea doban izango da lekua bete arte.

Onintza Enbeita, Igor Elortza eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariek Athletic taldea ordezkatuko dabe eta Reala, barriz, Andoni Egañak, Alaia Martinek eta Beñat Gaztelumendik, hain zuzen be.

Gai-jartzaile lanetan, Eta Abar Zornotzako Bertso Eskolako alkarteko kideak ibiliko dira.

BertsoDerbia Athletic Club Fundazinoak atontzen dau Real Sociedad Fundazinoaren laguntzinoagaz, taldeen arteko lehiatik harago kirolak eta kulturak batu egiten gaituala sinistuta. Horrezaz gan, Athletic eta Realaren Fundazinoek euskerearen normalizazinoan egiten daben ahaleginean kokatzen da BertsoDerbia, geure hizkuntzea eta geure kultureagazko konpromisoan sakontzeko balio dauelakoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu