Hitzetik Hortzera Aitor Mendiluzegaz

Bizkaie! 2024-01-04 11:13   Bertsolaritzea

Bertsolari andoaindarraren ibilbidea errepasauko dau aste honetako Hitzetik Hortzera programeak.

Mirari Martiarena eta Aitor Mendiluze | Ikusi handiago | Argazki originala

Bertsoari lotuta bizi da Aitor Mendiluze Gonzalez andoaindarra. Aste honetako Hitzetik Hortzeran haren bertso ibilbidearen errepasoa egingo dau Mirari Martiarenagaz.

Bertsozaletasuna, amak bertso-eskolara eroan eban eguna eta Hernaniko bertso-eskolan topautako giroa ondo gogoan ditu oraindino be Aitor Mendiluzek, baita ondoren etorritako Eskolartekoak eta txapelketak be. Bitan irabazi dau Gipuzkoako Bertsolari Txapelketea Aitor Mendiluzek: 1995ean eta 2007an. Zazpi Txapelketa Nagusitan be parte hartu dau eta 2001etik 2022rako final guztietan egon da; 2017an buruz burukoa jokatu eban Maialen Lujanbiogaz. Baina txapelketara bertsotan egiten joaten da Aitor Mendiluze.

Bertsolaria izateaz gan, hezkuntza arautuan bertsolaritzako irakaslea da Aitor Mendiluze eta transmisinoari buruz be berba egiteko tartea hartuko dabe, baita bertso doinuei buruz be, izan be, doinu ugari erabili zalea da Mendiluze. Inguruan dituan bertso-eskolako lagunak be holakoak dira, eta doinu zaharrak barriro erabili zalea eta ikasi zalea da.

Ez galdu urteko lehen Hitzetik Hortzera: abenduaren 6an, 21:00etan, ETB1n, eta ondoren, edonoiz EITB Nahieran atarian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu