Bertso Zirkua Tolosan

Bizkaie! 2023-12-19 09:44   Bertsolaritzea

Abenduaren 23an, Tolosako San Esteban auzoan kokatutako Gure Zirkuko karpan.

Azken urteotan legez, Gure Zirkuak Tolosan igaroko ditu Gabonak, emonaldi ugari eskainiz abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra, baina zirkuaren beraren eskaintzearen aurretik, beste saio berezi bi izango dira bertan: Galtzaundi Euskera Taldeak atonduta, XD bakarrizketen umore jaialdia izango da abenduaren 22an, Ana Goitia, Ion ‘Txiki’, Antton Telleria, Mirari Martiarena eta Ander Malbadigaz. Hurrengo egunean, Gure Bertso Zirkua izango da, Harituz Bertsozale Taldeak atonduta.

Bertsoa eta Zirkua buztartuko dituan saio berezia atondu dabe alkarlanean Harituz Bertsozale Alkarguneak eta Gure Zirkuak. Ahozko inprobisazinoa eta zirkuko disziplinak buztartuko ditue zuzenean bertsolariek eta Gure Zirkuko artistek.

Tolosako San Esteban auzoan kokatutako Gure Zirkuko karpan izango da ikuskizuna abenduaren 23an.

Sarrerak 15euroan dagoz eta aurrez aurre lortzeko, Alegiako Ixkiña tabernara, Tolosako Galtzaundi Euskera Taldearen egoitzara edo Villabonako Iru-aldeta tabernara gerturatu beharko da.

Online lortzeko, hemen eskuratu daitekez.

Gabonak Tolosan


Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu