Ane Labakak irabazi dau Balentin Enbeita lehiaketako lehen saria

Bizkaie! 2023-11-29 12:20   Bertsolaritzea

Bigarren saria Oier Etxeberriak irabazi dau eta hirugarrena Jon Gurrutxagak.

Balendin Enbeita bertsopapel lehiaketearen 15. edizinoko irabazleen izenak emon ditue ezagutzera. Bertso eder horreek, abenduaren 10eko ekitaldian entzun ahal izango dira. Sariak emoteaz gan, Andoni Egaña eta Nerea Elustondo bertsotan ibiliko dira, ALBEko bertsolariakaz batera. Koktelea, musikea eta jantzea be ez dira faltako.
 
Joseba Santxo, Nerea Bruño eta Ainhoa Agirreazaldegi ibili dira epaile beharretan eta nahikoa lan izan dabe hiru onenak aukeratzeko, izan be, aurkeztutako lanak kalidade handikoak dira. Beraz, ondoko horreek dira Balendin Enbeita bertsopape lehiaketearen irabazleak:

  • Ane Labaka Mayozek irabazi dau lehen saria Bizi hurren bertso sortagaz.
  • Bigarren saria Oier Etxebarria Zubimendirentzat izan da, Izerdiaren pisua bertso sortagaz.
  • Jon Gurrutxaga Urbietak irabazi dau hirugarren saria, Anaia galduari bertso sortari esker.

Sariak emotea Algortako Bertsolari Eskoleak urte amaieran atontzen dauen ALBE galan egingo da, abenduaren 10an Algortako La Ola jatetxean. Galarako sarrerea gonbidapen bitartez egingo da. Halanda ze, ekitaldira joateko interesa balego, 605 704 385 zenbakira deitu edo albegetxo@gmail.com idatzi.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu