Trino Azkoitia hil da

Bizkaie! 2023-11-27 10:43   Bertsolaritzea

ALBE Algortako bertso-eskolako sortzaileetako bat.

Trino Azkoitia, 1946an Azkoitian jaioa eta ondoren Getxora mugitua, Bizkaian bertsozaletasuna indartzeko eragile nagusienetakoa izan zan; hain zuzen be, ALBE Algortako bertso-eskolako sortzaileetako bat izan zan. Horrezaz gan, 1980ko Amurizaren ikastarotan partaide izan zan.

Euskal Herriko Bertsozale Alkarteak atondutako lehenengo Bertsolari Txapelketa Nagusian hasi zan epaile lanetan, eta geroztik txapelketa ugarietan ibili izan zan epaile, esaterako, 1989ko Bertsolari Txapelketea Nagusian edota 2002 eta 2004ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu