Txileko Euskal Astea ospatuko da, martitzenetik aurrera

Bizkaie! 2015-07-23 14:53   kulturbiz

Boiseko Jaialdia ez da euskal diasporeak eukiko dauen hitzordu bakarra datozan asteotan. Izan be, Colectividad Vasca alkarteak antolatuta, Santiago uriburuan Txileko Euskal Astea ospatuko dabe. Martitzenean, garagarrilak 28, hasita eta abuztuaren 2ra arteko egitaraua preparau dabe.Abesbatzak, filmen proiekzinoa, pelota txapelketea, berbadiak eta abar egongo dira.

Boiseko Jaialdia ez da euskal diasporeak eukiko dauen hitzordu bakarra datozan asteotan. Izan be, Colectividad Vasca alkarteak antolatuta, Santiago uriburuan Txileko Euskal Astea ospatuko dabe. Martitzenean, garagarrilak 28, hasita, abuztuaren 2ra arteko egitaraua preparau dabe. Abesbatzak, filmen proiekzinoa, pelota txapelketea, berbadiak eta abar egongo dira.

Euskara Munduan izeneko proiektuko koordinatzaileak, Kinku Zinkunegik, berbaldia eskeiniko dau martitzenean, Euskal Asteko egitarauari ekiteko. Euskereari buruzko jakingarriak emongo deutsez bertaratzen diranei. Egun horretan bertan, euskereari buruzko erakusketea zabalduko dabe Santiagon.

Zinema proiekzinoak be egingo ditue Euskal Astean. 'Kutsidazu bidea, Ixabel' eta 'Ocho apellidos vascos' emongo ditue, eguaztenean eta eguenean, hurrenez hurren. Eguenetik zapatura bitartean, pelota txapelketea jokatuko da Estadio Español alkartearen frontoian.

Abesbatzei be garrantzia emongo deutsie. Holan, Koruen 3. Topaketea antolatu dabe Euskal Astearen barruan. Bederatzi abesbatzak parte hartuko dabe, tartean Santiagoko Euzko Etxeko Abesbatzak eta Colectividad Vasca alkartearenak. San Inazio eguneko mezea be ez da faltauko egitarauan, antolatzaileek zehaztu dabenez.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu