Gaitzerdiren eskutik, Marquez, Shakespeare edo Poe lako idazleen irakurketa dramatizatuak Bilbon

Bizkaie! 2013-02-11 13:46   kulturbiz

Voz y letra para Bidebarrieta Kulturgunea eguen honetan, hilaren 14an, hasiko da, (19:30ean), Gabriel García Márquezen ipuinen aukeraketeagaz, eta hilero, mundu osoan ezagunak diran idazleen testuakaz gozetako aukerea eskainiko dau. Halan da be, ekialdeko, Eskandinaviako eta Afrikako kontakizun edo ipuin tradizionalentzako lekua be izango dau.

Gaitzerdi Teatro konpainiaren 25. urteurreneko ospakizunen barruko jardueren artean, Bidebarrieta Kulturguneak irakurketa antzeztuen ziklo berezia programau dau urte osorako. Voz y letra para Bidebarrieta Kulturgunea konpainia bilbotarraren antzerki proposamena da, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren alkarlanagaz garatua. Literatur testuak eta Edgar Allan Poe eta Shakespeare edo Gabriel Aresti eta Miguel de Unamuno lako idazleek sentiduten ebena antzeztuko daben antzezleen ahotsa bateratzen ditu.

Voz y letra para Bidebarrieta Kulturgunea eguen honetan, hilaren 14an, hasiko da, (19:30ean), Gabriel García Márquezen ipuinen aukeraketeagaz, eta hilero, mundu osoan ezagunak diran idazleen testuakaz gozetako aukerea eskainiko dau. Halan da be, ekialdeko, Eskandinaviako eta Afrikako kontakizun edo ipuin tradizionalentzako lekua be izango dau. Inaugurazino ekitaldirako aukeratu diran García Márquezen ipuinak ondokoak dira: Rastro de tu sangre en la nieve, Algo muy grave va a suceder en este pueblo, Ladrón de sábado, Espantos de agosto, Un día de estos eta La luz es como el agua.

Martiaren 1erako programautako bigarren irakurketa antzeztua, Eskandinaviako zenbait ipuin herrikoitan (norvegiarrak, daniarrak eta suediarrak) oinarrituko da. Bi antzezlek jarriko deutsee ahotsa, girotze bereziagaz eta zuzeneko musikeagaz. Hile bereko 22an, Charlotte Perkins Gilman izango da protagonista. 1899ko Horiz margotutako papera, kontakizuna antzeztuko da. Kontakizun horretan idazle iparramerikarrak emakumeari eta feminismoari buruz bere garairako oso aurreratuak ziran ideiak azaltzen ditu.

Programazinoak Shakespeareren (apirilaren 23an, Liburuaren Nazinoarteko Egunagaz bat etorriz) edo Edgar Allan Poeren testuak be jasoko ditu, eta baita gure bi bilbotar unibersalenak be, Miguel Unamunorenak eta Gabriel Arestirenak. Holan, programeak, Unamunok idatzitako antzerki lanetako baten, Fedra tragediaren, irakurketa antzeztua jasoko dau. Gaitzerdik igaz antzeztu eban Bidebarrieta Kulturgunean, idazlearen heriotzearen 75. urteurrena ospatzeko ekitaldien artean.

Era berean, eta Gabriel Arestiren Egunagaz (urriaren 14) bat etorriz, Bilbogaz zerikusia daben zenbait olerkiren eta narrazinoren irakurketa antzeztua egingo da. Zikloa abenduan amaituko da, Txanogorritxo, Hansel eta Gretel eta Ahatetxo itsusia ipuin ezagunen jatorrizko bersinoakaz.

Saio guztiak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira, eta sarrerea librea izango da, leku guztiak bete arte.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu