Gernikako Astra espazioa inauguretako egitarau oparoa atondu dabe

Bizkaie! 2012-12-21 12:41   kulturbiz

Astragaz bizi gehiago lemapean, hainbat ekitaldi antolatu ditue egunotan Gernikako Astra gune barrituan. Egitaraua hilaren 22an hasi eta urtarrilaren 5ean amaituko da. Musikea, erakusketak, umeentzako jokoak, jantzea, bertsoak... osogai ugariko eskaintzea atondu dau Astra Koordinadorak.

Astragaz bizi gehiago lemapean, hainbat ekitaldi antolatu ditue egunotan Gernikako Astra gune barrituan. Egitaraua hilaren 22an hasi eta urtarrilaren 5ean amaituko da. Musikea, erakusketak, umeentzako jokoak, jantzea, bertsoak... osogai ugariko eskaintzea atondu dau Astra Koordinadorak.

Astraren sortzaileentzako eurentzako ez da erraza gunea zer dan azaltzea. Parte-hartze prozesuetan, baina, definizino bat pentsau eben. Astra Kulturarako Fabrika Soziala da -dinoe- arlo publikoaren kudeaketan jentartearen parte-hartze zuzena bultzatzen dauen espazioa. Astrak kulturearen ikuspegi zabala lantzen dau; personen eta taldeen ahalmen sortzailea eta soziala dira bere oinarri eta helburu. Ekimen soziala, pentsamendu kritikoa eta esfera publikoaren demokratizazinoa bilatzen daben ideien eta ekintzen hedapena be Astraren amesak dira.

Gernika-Lumoko eta eskualdeko talde sozial eta kulturalak eta sortzaileak dira inaugurazino egitarauaren protagonistak. Herritarrek Astra eurena egitea nahi dogu, bakotxak bere erara, azaldu dabe.

Egitarauko egun nagusia abenduaren 29a izango da. Kalejira astralurtarragaz hasiko da ospakizuna, 18:30ean. Kalejira ederra prestau dabe heriko eta inguruko jantzari, txistulari, abesbatz, buruhandi, musikari eta abarrek. Merkatu plazako baserritarraren eskulturea izango da abiapuntua.

Kalejirea Astrara ailegetan danean, egun horretarako beren beregi sortutako ikuskizuna egingo dabe eraikinaren kanpoaldean. Jantza garaikidea, antzerkia, abesbatzak, zirkua, argi jolasak eta bideo proiekzinoak izango dira tartean. Ostean, Astra barruan segiduko dau jaiak. Eraikinak dituan espazio guztietan egongo da ekimenen bat, hurreratu diran personek espazioak ezagutzeko, hain zuzen be, antolatzaileen berbetan.

Dana dala, egitaraua hilaren 22an hasiko da, eta egunero, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik, jarduerak izango dira Astran. Egitarau osoa, hemen.

Astraren lehenengo okupazinoaren 7. urteurrenagaz batera, edegiko dabe hirugarrenez Astra. Gazte Asanbladeak, 2005eko abenduaren 24an Astra okupatu ebanean, Gernika-Lumon egozan beharrizanak konpontzeko helburua eukan: gazteek kudeatutako gaztetxea, musika taldeentzako entsegurako lokalak, kultur eta gizarte eragileentzako espazioa, parte-hartzea hobetzea, funzionetako ko beste eredu bat martxan ipintea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu