Finalaurrekoen atarian da Bertsolari Txapelketa Nagusia

Bizkaie! 2009-11-04 13:32   Bertsolaritzea

Astegoien bateko atsedenaldiaren ondoren, datorren zapatuan ekingo deutso barriro txapelketeak bere martxeari. Final laurenetan aurrera egitea lortu daben 17 bertsolariei 2005eko 7 finalista (Unai Iturriaga, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Amets Arzallus, Sustrai Colina eta Aitor Mendiluze) gehituko jakez, 24 izango dira, beraz, finalaurrekoetan lehiatuko diranak.

Final laurenetako fasea amaituta, eta, astegoien bateko atsedenaldiaren ondoren, datorren zapatuan ekingo deutso barriro txapelketeak bere martxeari. Final laurenetan aurrera egitea lortu daben 17 bertsolariei 2005eko 7 finalista (Unai Iturriaga, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Amets Arzallus, Sustrai Colina eta Aitor Mendiluze) gehituko jakez, 24 izango dira, beraz, finalaurrekoetan lehiatuko diranak.

Bi itzuli izango ditu finalaurrekoak. Lehen itzuliak lau saio izango ditu. Saio bakotxeko irabazleek zuzenean finalaurrekotako bigarren itzulirako txartela eskuratuko dabe eta beste 14 bertsolari puntuazinoaren arabera sailkatuko dira.

Bigarren itzuliak hiru saio izango ditu eta 18 bertsolarik hartuko dabe parte. Lehen eta bigarren itzuliko puntuazinoak gehitu ondoren puntuazino altuena eskuratzen daben zazpi bertsolariak sailkatuko dira abenduaren 13an Andoni Egañagaz batera BEC-en jokatuko dan finalerako.

Kontuak kontu, Bergaran izango da datorren zapatuan, zemendiaren 7an, finalaurrekoetako lehenengo saioa. Leku aldaketea egon da, beraz, kontuan izan Labegaraieta Kiroldegian izango dala arratsaldeko 17:30ean hasita. Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio, Etxahun Lekue, Beñat Gaztelumendi, Fredi Paia eta Jon Martinek kantauko dabe Alaitz Rekondoren aginduetara.

Honezkero saldu dira Internet bidez salgai egozan sarrera guztiak. Zapatuan bertan 250 sarrera jarriko dira salgai arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Labegaraieta Kiroldegiko leihatilan.

Bestetik, Gasteizen jokatuko da datorren domekan, zemendiaren 8an, finalaurrekoetako bigarren saioa. Europa Pabilioian izango da arratsaldeko 17:30ean hasita. Unai Iturriaga, Miren Amurizak, Iñaki Zelaiak, Arkaitz Estiballesek, Xabier Payak eta Maddalen Arzallusek abestuko dabe eta Iñaxio Usarralde ibiliko da gai-jartzaile lanetan.

Gasteizko finalaurrekoa ikusteko sarrerak www.bertsosarrerak.eu atarian izango dira salgai eguen (zemendiak 5) gauerdia bitartean. Honezkero 600 sarrera saldu dira eta 1000 lagunentzako lekua izango da. Domekan arratsaldeko 16:00etatik aurrera salgai jarriko dira Europa Pabilioiaren leihatilan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu